Luis Sánchez Agesta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luis Sánchez Agesta
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotza Granada1914ko ekainaren 24a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1997ko apirilaren 2a (82 urte)
Hezkuntza
Heziketa Granadako Unibertsitatea
Universidad Central
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea unibertsitateko irakaslea, politikaria, legelaria eta idazlea
Lantokia(k) Madril
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitate Autonomoa
Granadako Unibertsitatea
Oviedoko Unibertsitatea
Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Madrilgo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Zientzia Politiko eta Moralen Errege Akademia
Jurisprudentzia eta Legeriaren Erret Akademia
Q33108676
Spanish Council of State
Privy Council of the Count of Barcelona

Luis Sánchez Agesta (Granada, Espainia, 1914ko ekainaren 24a - Madril, Espainia, 1997ko apirilaren 3a) espainiar legelaria, historialaria eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbidea ikasi zuen Granadako Unibertsitatean. 1941ean doktore egin zen Madrilen. Zuzenbide politikoko katedradun izan zen Oviedo eta Granadako unibertsitateetan, eta 1951-1960 urteen bitartean errektore izan zen azken horretan. Franco jeneralaren erregimenaren hurbilekoa zenez, hainbat kargu izan zituen haren agintaldian: Valle de los Caídosko Ikerketa Sozialen Zentroko zuzendari eta Asociación Católica Nacional de Propagandistas elkarteko kide izan zen, besteak beste. 1967ko Estatuko Lege Organikoa prestatu zuen. Madrilgo Unibertsitate Autonomoko errektore izan zen eta 1974an Hezkuntzako Kontseilu Nazionaleko presidente.

Joan Karlos I.a errege zela, trantsizio aldian senatari izan zen (1977-1979). 1988an Gizarte Zientzien Asturiasko Printzearen saria eman zioten.

Idatzi dituen lanen artetik aipagarriak dira: Historia del constitucionalismo español (1955, "Espainiar konstituzionalismoaren historia"), Sistema político de la Constitución española de 1978 (1982, "1978ko Espainiako Konstituzioaren sistema politikoa") eta La democracia en Hispanoamérica (1987, "Demokrazia Hispanoamerikan").

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]