Luis Egia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Egia
Bizitza
Jaiotza Tolosa1917ko abenduaren 27a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Tolosa1984ko abuztuaren 26a (66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Literaturaren Zubitegiko fitxa 511

Luis Egia Rezola (Tolosa, Gipuzkoa, 1917ko abenduaren 27a - 1984ko abuztuaren 26a) Erromatar Eliza Katolikoko apaiza, euskal idazlea eta itzultzailea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apaiz sekularra, teologia ikasketak Saturraranen, Logroñon eta Gasteizen egin zituen, eta meza berria jaioterrian eman zuen 1943an. Apaiz ibilbideari Montellanon (Galdames, Bizkaia) ekin zion, eta ondoren Zumarragara (Gipuzkoa) joan zen. Gero, 1947an Euskal Herritik aterata, Sevillan, Ekuadorren, Kolonbian, Panaman, El Salvadorren, Perun eta Argentinan ibili zen, harik eta 1969an apaiz laguntzailetzat Tolosara itzuli zen arte. Hantxe hil zen 1984ko abenduaren 26an.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan ugariren egilea, Egiaren liburu gehienak eliz gaien edo zientzien ingurukoak ditugu. Argitara eman zuen lehenbiziko liburua Oraingo aste santua izan zen (Arantzazu, Gipuzkoa, 1957), eta bi edizio izan zituen. Matematiken arloan, Neurriztia izenburukoa Kardaberaz bilduman atera zen 1972an, Gasteizen, aurreko urtean Caracasko Andima Ibiñagabeitia saria jaso ostean. Lan haren bigarren bertsioa idatzi zuen geroago, haurrentzako moldatua, Neurrizti txikia izenburukoa, eta haurrentzako orobat Ume txikientzako soinketa eman zuen argitara 1972an, Kardaberaz bildumaren barruan hura ere. Aljebra izenburuko liburuarekin Andima Ibiñagabeitia saria erdietsi zuen bigarrenez 1974an.[1]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlijioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Joxemiel BIDADOR: «Hiru zientzia gizon», Euskaldunon Egunkaria, 2000-08-18.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]