Luis Goya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis Goya
Bizitza
Jaiotza Lezo1951
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia2006ko irailaren  27a (54/55 urte)
Jarduerak
Jarduerak zinema ekoizlea eta zinema zuzendaria
IMDb nm0333020

Luis Goya Urrutia (Lezo, 1951 - Donostia, 2006ko irailaren 27a) euskal zinema ekoizle eta zuzendaria zen.[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animaziozko zinemaren aintzandari zen, Jaizkibel ekoiztetxearen eskutik hasi zen zinema munduan lanean, Juanba Berasategik zuzendutako Fernando Amezketarra film laburrarekin hain zuzen ere. Une hartatik aurrera, zenbait produkziotan elkarrekin egin zuten lan. 1990eko hamarkadatik aurrera, fikziozko filmak ekoizten hasi zen Pablo Malo zuzendariarekin kolaboratuz behin baino gehiagotan.[2]

Euskaldunon Egunkaria bultzatu eta sortu zuen. Luis Del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, 2003. urteko otsailaren 20an Guardia Zibilak Lezoko bere etxean atxilotu zuen, beste zortzi lagunekin batera. Bost egun inkomunikatuta eman zuen, eta komisaldegian igarotako bost egunen testigantza latza eskaini zuen: «Ni ez naute jo, baina torturaren lekuko zuzena izan naiz. Zelda barruan, paretaren kontra jartzeko agintzen ziguten, eta ateko leihotxotik begiratzen ziguten ea agindutakoa betetzen genuen».«‘Hil nazazue behingoz’, entzun nion aldietako batean Pello Zubiriari».[3]

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekoizlea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]