Edukira joan

Ke arteko egunak

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ke arteko egunak
Jatorria
Argitaratze-data1990
IzenburuaKe arteko egunak
Jatorrizko hizkuntzaeuskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Genero artistikoadrama politikoa
Iraupena110 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Antxon Ezeiza
Gidoigilea(k)Antxon Ezeiza
Koldo Izagirre
Usoa Urbieta


Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaLuis Goya
EdizioaJosé Salcedo (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaMichel Portal
Argazki-zuzendariaAlfredo F. Mayo
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDonostia
Argumentu nagusiaEuskal Herriko gatazka

IMDB: tt0097254 Filmaffinity: 220644 Allmovie: v226662 TCM: 507553 Edit the value on Wikidata

Ke arteko egunak 1990 urtean Antxon Ezeizak eginiko euskal filma da. Urte hartako Donostiako Zinemaldiaren Donostia Saria lortu zuen.

Bere garaian, euskarazko elkarrizketak zituen inoizko laugarren pelikularik ospetsuena izan zen: 51.663 ikusle izan zituen, 103.536,43 -ko kopurua bilduz[1].

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hogei urte pasa eta gero, Pedro Sansinenea Euskal Herrira itzultzen da. Mexikon egon da luzaz eta inguruak itotzen zuelako joan zen hara. Donostiara itzuli denean, oso bestelako mundu bat aurkitzen du, gaztaroan ezagutu zuen hartatik oso desberdina. Egokitu ezin horrek, daukan adin handiak eta alkoholarekin duen problemak pertsona bakarti eta arlote bihurtzen dute. Euskal gatazkak zigortutako hiri batean dabil batetik bestera, errukarri. Harreman bat hasten du Lurdesekin, aspaldi laga zuen familiaren bila hasten da -orain, alaba preso politikoa du-... Baina alferrik dira ahalegin guztiak. Pertsonaiak ez du lortzen hogei urte lehenago utzitako gizartean berriz sartzea. Jasanezinak egiten zizkion inguruabar batzuk hor dirau eta badaude beste inguruabar berriak.

Ezaugarri teknikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zuzendaritza Antxon Ezeiza
Gidoia Antxon Ezeiza, Usoa Urbieta eta Koldo Izagirre
Ekoizlea Luis Goya eta Iñaki Ros
Musika Michel Portal
Argazkilariak Alfredo F. Mayo
Edizioa José Salcedo, Rosa Ortiz eta Meco Paulogorran
Apainketa Peio Villalba eta J. Ignacio Burgueño
Efektu bereziak Iñaki Gomez

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Barambones Zubiria, Josu. (2011). «Una mirada telescópica al cine en euskera: versiones originales dobladas y subtituladas» Hermēneus: Revista de la Facultad de Traducción e Interpretación de Soria (13): 25-59. ISSN 1139-7489..
  2. Sarasola, Beñat. (2022). «Desliluraren beste gramatika bat: Koldo Izagirreren azken zinemagintza (1989-1992)» ZINE03: 15. ISSN 2792-6761. (Noiz kontsultatua: 2024-09-25).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zinema Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.