Edukira joan

Luis Goya

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Goya
Bizitza
JaiotzaLezo, 1951
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2006ko irailaren 27a (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea eta film-zuzendaria
IMDB: nm0333020 Edit the value on Wikidata

Luis Goya Urrutia (Lezo, 1951Donostia, 2006ko irailaren 27a) euskal zinema ekoizle eta zuzendaria zen.[1].

Animaziozko zinemaren aintzandari zen, Jaizkibel ekoiztetxearen eskutik hasi zen zinema munduan lanean, Juanba Berasategik zuzendutako Fernando Amezketarra film laburrarekin hain zuzen ere. Une hartatik aurrera, zenbait produkziotan elkarrekin egin zuten lan. 1990eko hamarkadatik aurrera, fikziozko filmak ekoizten hasi zen Pablo Malo zuzendariarekin kolaboratuz behin baino gehiagotan.[2]

Euskaldunon Egunkaria bultzatu eta sortu zuen. Luis Del Olmo Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz, 2003. urteko otsailaren 20an Guardia Zibilak Lezoko bere etxean atxilotu zuen, beste zortzi lagunekin batera. Bost egun inkomunikatuta eman zuen, eta komisaldegian igarotako bost egunen testigantza latza eskaini zuen: «Ni ez naute jo, baina torturaren lekuko zuzena izan naiz. Zelda barruan, paretaren kontra jartzeko agintzen ziguten, eta ateko leihotxotik begiratzen ziguten ea agindutakoa betetzen genuen».«‘Hil nazazue behingoz’, entzun nion aldietako batean Pello Zubiriari».[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]