Luis I.a Borboi-Condékoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luis I.a Borboi-Condékoa
Louis prince de Condé.jpg
Bizitza
Jaiotza Vendôme1530eko maiatzaren 7a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Jarnac1569ko martxoaren 13a (38 urte)
Heriotza modua gizahilketa erailketa
Familia
Aita Charles, Duke of Vendôme
Ama Françoise d'Alençon
Ezkontidea(k) Eléanor de Roucy de Roye
Francoise d'Orléans-Longueville
Bikotea(k) Isabelle de Limeuil
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Borboi leinua
Hezkuntza
Hizkuntzak frantses ertaina
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra

Luis I.a Borboikoa Condéko printzea (Vendôme, 1530eko maiatzak 7 - Jarnac, 1569ko martxoak 13), Borboi leinuko Odolezko Printzea, Frantziako lehenbiziko hiru Erlijio Gerretako buruzagi higanot garrantzitsuena eta Borboi-Condé etxearen sortzailea izan zen.

Karlos IV.a Borboikoa, Vendômeko dukearen bosgarren semea zen, eta Antonio Borboikoa, Nafarroako erregina Joana III.a Albretekoaren senarraren anaia. Antonio eta Joanaren semea eta, beraz, Luis printzearen iloba, Henrike IV.a Frantziakoa bihurtu zen.

Frantziako armadako jeneral zelarik, Luis Borboikoak Espainiaren aurka borrokatu zuen Metzeko (1552) eta San Quintingo (1557) guduetan. Protestante bihurtu ondoren, Amboiseko konjurazioan sartua egon zen, 1560an. Borboi etxeak eta buruzagi higanotek amaraundutako konspirazio honen helburua Frantzisko II.a Frantziakoa errege gaztea bahitzea zen, katoliko sutsuak eta erregeordetzaren jabe ziren Guisetarrei boterea kentzeko. Planak huts egin zuen eta higanoten aurkako sarraski bat izan zuen ondorio.

Frantziako Erlijio Gerretan higanoten buru izan zen eta 1562an Dreuxen harrapatua izan zen. Frantzisko Guisakoa Orleansen erahila izan ondoren, Katalina Medici erreginak bakea lortu nahi izan zuen. Luis Condékoak eta Anne Montmorencykoak izan zuten negoziazioen ardura. 1563ko martxoan erreginak Amboiseko bakea sinatu zuen, halako tolerantzia erlijiosoa ekarri zuena[1]. Baina tolerantzia honek ez zuen askorik iraun eta 1567an hautsi zen. Luis Borboikoa, Jarnaceko guduan erahila izan zen, 1569an.

Semeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. La première guerre de religion et le Tour de France (1562 à 1566).Histoire-fr.com

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis I.a Borboi-Condékoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Titulu sortu berria
Condéko printzea
1546-1569
Ondorengoa
Henrike I.a Borboi-Condékoa