Antonio I.a Nafarroakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antonio I.a Nafarroakoa
Antoine-de-bourbon.jpg
errege

Bizitza
Jaiotza La Fère1518ko apirilaren 22a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Les Andelys1562ko azaroaren 17a (egutegi gregorianoa) (44 urte)
Hobiratze lekua collégiale Saint-Georges de Vendôme Itzuli
Familia
Aita Charles, Duke of Vendôme
Ama Françoise d'Alençon
Ezkontidea(k) Joana III.a Nafarroakoa
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Q3642350 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak frantses ertaina
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Antonio I.a, (La Fère, 1518ko apirilaren 22a - Les Andelys, 1562ko azaroaren 10a) 1555-1562 bitartean Nafarroako errege ezkontidea izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1518ko apirilaren 22an jaio zen Pikardiako La Fère hirian. Gurasoak Vendômeko duke Karlos Borboikoa eta Alençongo dukearen alaba Frantziska Alençongoa zituen.[1] 1537ko martxoaren 25ean, aita hil zelarik, Vendômeko duke eta Borboi etxeko buru bilakatu zen.

1548ko urriaren 20an, Moulins hirian, Nafarroako erregearen alaba zen Joanarekin ezkondu zen.[1] Horrela, Foix, Bigorra, Armagnac eta Perigordeko konde eta Bearnoko bizkonde bihurtu zen. Joana oso maitemindurik zegoen,[2] Antonio, berriz, ez hainbeste. 1555eko maiatzean, emaztearen bidez, iure uxoris Nafarroako errege bilakatu zen. Gaztelak Nafarroa okupatuta zuenez, 1558ko urrian, Antoniok antolatu zuen gudarostea Nafarroako gerla berpizteko. Baina kanpainak hasieratik porrot egin zuen, helburua zen Hondarribia gerlarako prest zelako.

1559ko abenduan, Antoniok bideratu zuen bidaia diplomatikoa. Entregatu behar zuen Frantziako printzesa Elisabet Espainiako mugan.[3] Elisabet ezkondu behar zen Espainiako erregearekin. Antoniok Nafarroatik pasatuz entrega egitea erabaki zuen, baina Orreagan Espainiako delegazioak ez zion utzi aurrera segitzen.

1560ko abenduan, Frantziako Frantzisko II.a hil ondoren, erresumako buruzagia izendatua izan zen, Katalina Medici erregina laguntzeko.[4] 1562ko martxoan, erlijio gerla edo gerla zibila piztu zen Frantzian. Nahiz eta anaia Luis protestanteen buruzagia izan, Antoniok, Dofinerriko gobernadorea eta erresumako armadaren teniente jenerala izanda, 1561ean errege-gudarostearen burua hartu zuen.[5][6] Askotan aldatu zen erlijioz, benetako erlijio uste sendoak ez zituelako.[7] Katolizismora itzuli zenean, emazteak utzi zuen. Emaztea higanoten alde egin zuenean, 1562an Vendômeko elizak arpilatzeko baimena eman zien eta Antoniok emaztea komentu batean sartzea saiatu zen eta Joanak Bearnora ihes egin zuen.[8] Orduan, heretikoa zela salatu zuen eta baita arbuiatzea ere. Horrela, Filipe II.a Espainiakoaren laguntza nahi zuen bararentzat Bearno eta Nafarroa Beherea izateko.[9]

1562ko urrian Rouen hiria setiatzen hasi zen. Han larriki zauritu zuten azaroaren 3an. Bere tropek lortu zuten hiriaren hartzea, baina 1562ko azaroaren 10ean Les Andelysen hil zen.[1]

Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitona
Blason fr Bourbon-Vendome moderne.svg Frantzisko I.a
Vendômeko kondea
Amona
Berg Arms.svg Maria
Luxenburgokoa
Aitona
Blason province fr Alençon.svg Renato I.a
Alençongo dukea
Amona
Armoiries Comtes Lorraine-Vaudémont.svg Margarita
Lorrenakoa
Aita
Blason duche fr Bourbon (moderne).svg Karlos I.a
Vendômeko dukea
Ama
Blason province fr Alençon.svg Frantziska
Alençongoa
Armoiries Antoine de Bourbon.svg Antonio I.a
Nafarroako erregea

Ezkontza eta haurrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1548ko urriaren 20an, Moulins hirian, Henrike II.a Nafarroako erregearen Joana alabarekin ezkondu zen.[10] Bost seme-alaba izan zituzten:

Luisa Béraudièrekoa, "Rouet ederra" ezizena zuena, maitalea izan zuen eta 1555ean seme bat izan zuten: Karlos III.a Borboikoa Rouengo artzapezpikua izango zena.[2][11][12][13]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Trevor Dupuy, Curt Johnson & David L. Bongard (1992) The Harper Encyclopedia of Military Biography Edison: Castle Books 98 or..
  2. a b Robin, Diana Maury, Larsen, Anne R. & Levin, Carole (2007) Encyclopedia of women in the Renaissance: Italy, France, and England ABC-CLIO 2-3 or..
  3. González de Amezúa y Mayo, Agustín (1949) Isabel de Valois, reina de España (1546-1568) Madril: Gráficas Ultra.
  4. Hauser, Henri (1891ko urtarril-apirila) «Antoine de Bourbon et l'Allemagne, 1560-1561» Revue historique (Paris: Félix Alcan Éditeur) 45 (16): 54-61.
  5. Duruy, Victor, John Franklin Jameson & Mabell Shippie Clarke Smith (1920) A History of France New York: Thomas Y. Crowell Co. 338 or..
  6. Chevalier, Jules (1909) Essai historique sur la ville et l'église de Die III 167 or..
  7. Holt, Mack P. (2005) The French Wars of Religion, 1562–1629 New York: Cambridge University Press 52 or..
  8. Bryson, David (1999) Queen Jeanne and the Promised Land Leiden: Koninklijke Brill NV 299 or..
  9. Wanegffelen, Thierry (2008) Le Pouvoir contesté : Souveraines d'Europe à la Renaissance Payot 170 or..
  10. Ruble, Alphonse de (1897) Jeanne d'Albret et la guerre civile, Suite de Antoine de Bourbon et Jeanne d'Albret Paris: Émile Paul et Guillemin.
  11. Bergin, Joseph (1996) The making of the French episcopate, 1589–1661 St. Edmundsbury Press Ltd. 581 or..
  12. Dussieux, Louis (1872) Généalogie de la maison de Bourbon: de 1256 à 1871 Lecoffre et Fils 81 or..
  13. Achaintre, Nicolas Louis (1825) Histoire généalogique et chronologique de la maison royale de Bourbon 2 Paris: Mansut Fils 26 or..

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antonio I.a Nafarroakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa:

Karlos I.a

Blason duche fr Bourbon (moderne).svg
Antonio I.a
Vendômeko dukea
(1537-1562)
Ondorengoa:

Henrike I.a

Aurrekoa:

Henrike II.a

Blason Navarre.png
Antonio I.a
Nafarroako erregea
(1555-1562)
eta
Joana III.a
Nafarroako erregina
(1555-1572)
Ondorengoa:

Joana III.a