Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Méndez de Haro y Guzmán (Valladolid, 1603 – Madril, 1661eko azaroaren 26a), Olivaresko II. konde-dukea eta Montoroko I. dukea, espainiar jeneral eta politikaria izan zen. Olivares konde-dukea bere osabaren ordez, Filipe IV.a Espainiakoaren begikoa izan zen. Ez zuen osabak beste eragina, erregeak Maria Jesusena Ágredakoaren aholkuak ere jasotzen zituelako. Pirinioetako Hitzarmena negoziatu zuen eta horri esker, bere arrakastarik handiena lortu zuen: Segalarien Gerra amaitzea. Portugalen, berriz, ez zuen garaipenik lortu.