Luis Maria Larrea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luis Maria Larrea
apezpiku

Bizitza
Jaiotza Ugao1918ko apirilaren 19a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2009ko maiatzaren 27a (91 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa

Luis Maria Larrea Legarreta (Ugao, 1918ko apirilaren 19a - Bilbo, 2009ko maiatzaren 27a) apezpiku emeritua da, Bilboko elizbarrutiaren apezpikua izan zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1943an apaiztu zen, Gasteizko seminarioan ikasketak egin ondoren. Salamancako Unibertsitate Pontifizioan zuzenbide kanonikoa eta zibila ikasi zituen. Ondoren Madrilgo Unibertsitatean sakondu zituen ikasketak. Gasteizko seminarioan zuzenbide irakasle izan zen, eta baita bertako errektore ere, 1965. eta 1971. urteen artean. Halaber, Gasteizko gotzaindegiko aholkulari juridiko eta Seminario eta Unibertsitateen Batzordeko presidente izan zen Gotzainen Konferentzian.

Paulo VI.ak 1971ko uztailaren 9an apezpiku ordenatu zuen eta Leongo gotzain izendatu zuten. Bertan aritu zen 1979 bitartean. Ordutik 1995 arte, Bilboko gotzain izan zen, Antonio Añoveros ordezkatuz. Gotzain modura aritu zen bitartean, Iruñea, Gasteiz eta Donostiako elizbarrutien arteko elkarlana indartu egin zen.


Aurrekoa
Luis Almarcha Hernández
Leongo apezpikua
1971 - 1979
Ondorengoa
Fernando Sebastián Aguilar


Aurrekoa
Antonio Añoveros Ataun
Bilboko apezpikua
1979 - 1995
Ondorengoa
Ricardo Blázquez Pérez

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]