Luis Maria Uriarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luis Maria Uriarte

Bizitza
JaiotzaLuiaondo1950eko azaroaren 26a (73 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa

Luis Maria Uriarte Aldaiturriaga[1] (Luiaondo, Araba, 1950eko azaroaren 26a) arkitekto arabarra da. Laudion bizi eta bertan du bere estudioa.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Madrilgo ETSAM[3] eskolan lortu zuen arkitekto-titulua 1980an. Nafarroako Unibertsitatean proiektuetako irakasle da 1999tik.

Arkitektura-aldizkari batzuetan artikuluak sarritan idatzi ditu eta berari buruzko monografia bat ere idatzi da.

Lanak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste batzuen artean[4] lan hauek nabarmendu daitezke:

  • Bilboko Arte Eder Museoaren zaharberritze lanak egin zituen 1997an.
  • 2005ean EHAEOren hirigintzako saria lortu zuen, Laudion diseinatu eta eraikitako eskailera eta igogailu publikoarengatik.[5] Zumalakarregi etorbidea eta José Mardones kalea (Arraño auzoan) lotzen ditu.
  • Getxoko antzoki eta Musika eskola berriak egiteko ideia-lehiaketa irabazi zuen 2007an.[6][7]
  • Gasteizko Salburua auzoan eraiki behar ziren etxe batzuen proiektuagatik; etxeak ez ziren pentsatu bezala egin.
  • Hiri bereko San Martin auzoko Osasun-Zentrua.
  • 2010ean EHAEOk hiru urtean behin emandako Arkitektura Sari nagusia eskuratu du Eraikuntza dotazionalaren alorrean, Galdakaoko Gandasegi ikastetxeagatik.
  • Aretako Patricia Bilbao urbanizazioaren diseinuagatik ere saritu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Luis Mari izenaz ere ezaguna da.
  2. LMU Arkitektura Lantaldea du izena; Ugarte auzoko Ellakuri kaleko 19 zenbakian dago. Ikus albiste hau.
  3. Escuela Técnica Superior de Arquitectura de Madrid ("Arkitekturako Goi Mailako Eskola Teknikoa").
  4. Ikus curriculum osoa Kanpo loturetan.
  5. Albistea Laudioko Udaleko ZUIN buletinean.
  6. Berria Getxoko Udaleko webgunean; bere curriculuma kontsultagai.
  7. Proiektuaz Aldirin.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]