Luiaondo
Itxura
| Luiaondo | |
|---|---|
Luiaondoko Barrena kalearen ikuspegia. | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Aiara |
| Posta kodea | 01408 |
| Herritarra | luiaondoar |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 43°06′N 3°00′W / 43.1°N 3°W |
Luiaondo Aiarako udalerriko herririk populatuena da, herriburua Arespalditza den arren.
Laudio eta Amurrio artean kokatuta dago, Nerbioi ibaiaren ezkerraldean. Hiriburuei dagokienez, Bilbotik 25 kilometrotara dago eta Gasteiztik 45 km-tara. Bilboko Renfe Aldiriak zerbitzuaren C-3 trenbideak (Bilbo-Urduña) Luiaondon geltokia dauka.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XX. mendearen hasieran etxebizitzen urbanizazio berria sortu zen herriaren hegoaldean, eta horrek populazioa bikoiztu zuen.
| Luiaondoko biztanleria |
|---|
![]() |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Luiaondoko 52 zenbakia duen baserria, XVI. mendekoa, ikustekoa da eta monumentutzat izendatu dute.
- Maria Madalenaren eliza
- "Arbol Malato" delako zuhaitza hemen kokatuta zegoen, Bizkaiko Jaurerriko mugak zehazten zituena eta batzuen ustez herrialdeko armarrian agertzen dena zelarik. XVIII. mendean zuhaitza zegoen tokian harrizko gurutzea paratu zuten.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Araba Bus sareko
lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Maria Madalenaren eliza.
Luiaondotar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Garai (1528-1583), Buenos Aires hiriaren fundatzailea bertan jaioa izan liteke.
- Anuntxi Arana Murillo (1947-) antropologoa eta irakaslea. Frantses filologian lizentziatua, AEKko irakasle izan zen Baionan, EHEko kidea eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministan ibilitakoa da. Orozko Haraneko kondaira mitikoak sakonki aztertu zituen bere doktorego-tesian[1] (Iparraldean euskaraz aurkeztu zen lehenengoa),[2] eta ondoren lpar Euskal Herriko Legenda eta Ipuinei buruz ere liburuak argitaratu ditu. [3]
- José María Basualdo (1948-) txirrindularia.
- Koldo Uriarte Aldaiturriaga (1950-) arkitektoa.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Arana, Anuntxi, 1947-. ([1998]-). Orozko haraneko kondaira mitikoak : bilduma eta azterketa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 84-8373-090-1. PMC 432705838. (kontsulta data: 2019-12-14).
- ↑ Arana Murillo, Anuntxi. «Orozko haraneko kondaira mitikoak. Bilduma eta azterketa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (kontsulta data: 2019-12-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Eraso, Idoia. (2018-01-02). «Euskal Herriko mitologiari buruz egiten diren interpretazio fantasiatsuek kezkatzen naute» Kazeta.eus (kontsulta data: 2019-12-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz)Aiarako udalaren webgunea
- (Gaztelaniaz)Luiaondoko argazki zaharrak[Betiko hautsitako esteka]
- Fotoalbum Flickr
| Aiarako herriak | ||
|---|---|---|
|
Agiñaga • Añes • Arespalditza • Beotegi • Erbi • Erretes Lanteno • Izoria • Kexaa • Lanteno • Lexartzu • Luiaondo • Luxo • Madaria • Maroño • Menagarai • Menoio • Murga • Olabezar • Opellora • Ozeka • Salmanton • Soxo • Zuhatza | ||

