Luis von Ahn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Luis von Ahn
Luis von Ahn.jpg
Bizitza
Jaiotza Guatemalako Hiria1978ko abuztuaren  19a (41 urte)
Herrialdea  Guatemala
Hezkuntza
Heziketa Carnegie Mellon Unibertsitatea
Duke Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Manuel Blum Itzuli
Doktorego ikaslea(k) Severin Hacker Itzuli
Jarduerak
Jarduerak informatikaria eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Pittsburgh
Enplegatzailea(k) Carnegie Mellon Unibertsitatea
Jasotako sariak
vonahn.blogspot.com/

Luis von Ahn ( Guatemala, 1978ko abuztuaren 19a) informatikaria, enpresaria eta Carnegie Mellon Unibertsitateko informatika-irakaslea da. Duolingo, Captcha eta Recaptcha enpresen sortzailea da, azken hori 2009. urtean Google-ri saldu zitzaiona.[1] Crowdsourcing ideiaren aitzindarietako bat da.


Duolingo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Duolingo hizkuntzak ikasteko webgune libre bat da. 85 hizkuntza ikas daitezke 24 hizkuntzatan. Aplikazioak mundu osoan 300 milioi erabiltzaile erregistratu ditu.[2]

Captcha[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Captcha (Completely Automated Public Turing test to tell Computers and Humans Apart), galdera eta erantzunez osatutako testa da, sareko inprimakietan erabili ohi da, erabiltzailea gizakia edo makina den bereizteko. Irudi distortsionatu batean erakusten diren zenbaki edo letrak idazteko eskatzen zaio erabiltzaileari[3].

Ohoreak [4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Informatika eta crowdsourcing gaietan egin dituen ikerketek nazioarteko ospea eta hainbat ohore eman dizkiote arlo zientifikoan eta teknologikoan. 2006an MacArthur saria irabazi zuen (Genius Award izenarekin ere ezaguna).[5]Discover aldizkarian 50 zientzia-garun onenetariko bat izendatua izan da, 2006an Popular Science- k 10 zientzialaririk bikainenetarikoen artean kokatu zuen, eta Silicon.com- entzat teknologiako 50 pertsona garrantzitsuenetako bat izan zen. 2012an, Barack Obama Estatu Batuetako presidenteak zientzia eta ingeniaritza saria eman zion von Ahn gazteari.[6]

2009an, Guatemalako Siglo XXI egunkariak Luis von Ahn izendatu zuen urteko pertsonaia gisa. 2011n, gaztelaniazko Foreign Policy (Atzerriko Politika) aldizkariak von Ahn aukeratu zuen Latinoamerikako intelektual garrantzitsuen gisa.[7] 2012ko urtarrilaren 8an, Guatemalako Prensa Libre egunkariak aukeratu zuen 2011. urteko pertsonaia gisa.

Biografia [4][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Von Ahn Guatemala hirian jaio eta hazi zen. Guatemalako American College-n ikasi zuen. 1996an lizentziatu zen. 2000. urtean, matematikan lizentziatu zen Dukeko Unibertsitatean eta 2005ean, informatikako doktoregoa egin zuen Carnegie Mellon Unibertsitatean, Manuel Blum- en zuzendaritzapean, munduko Iinformatika-ikertzaile garrantzitsuenetako asko gainbegiratzeagatik ezaguna dena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)  «Teaching computers to read: Google acquires reCAPTCHA» Official Google Blog . Noiz kontsultatua: 2019-07-29 .
  2.   Aretxaga @bekereke, Aitor «Hizkuntzak ikasiz Internet itzultzeko ekinaldia» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-07-27 .
  3.   «CAPTCHA» Eusko Jaurlaritza . Noiz kontsultatua: 2018-03-28 .
  4. a b El inventor del código Captcha ¡es guatemalteco!, sitio digital 'Yahoo! Noticias en español', 23 de setembre de 2014.
  5. (Ingelesez)  «Congratulations, Luis von Ahn» Official Google Blog . Noiz kontsultatua: 2019-07-29 .
  6. (Ingelesez)  «President Obama Honors Outstanding Early-Career Scientists» whitehouse.gov 2012-07-23 . Noiz kontsultatua: 2019-07-29 .
  7.   «smileinsight.org.uk» www.fp-es.org . Noiz kontsultatua: 2019-07-29 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Luis von Ahn Aldatu lotura Wikidatan