Luisa Neubauer
Luisa Neubauer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hanburgo, 1996ko apirilaren 21a (28 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Bizilekua | Iserbrook (en) |
Familia | |
Ama | Frauke Neubauer |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kingham Hill School (en) Marion-Dönhoff-Gymnasium (en) 2014) Londresko University College Göttingengo Unibertsitatea (2015 - 2020) Zientziatan graduatua : geografia |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | climate activist (en) , blogaria, ekintzaile ekologista, saiakeragilea, geografoa eta podcasterra |
Kidetza | Green Youth (en) Foundation for the Rights of Future Generations (en) 350.org (en) |
Mugimendua | Ekologismoa Fridays for Futurea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | 90 Aliantza/Berdeak |
Luisa-Marie Neubauer (Hanburgo, 1996ko apirilaren 21a) [1] Alemaniako klima aldaketaren aurkako ekintzailea da. Alemaniako klima mugimenduaren eskola grebaren antolatzaile nagusietako bat da. [2] Bere hitzaldian, Parisko Hitzarmenean xedatutakoa betetzen duen eta ekoizpenaren gutxitzea onartzen duen klima politika defendatzen du. Neubauer 90 Aliantza/Berdeak alderdi politikoko eta Gazteria Berdea erakundeko kidea da. [3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neubauer Hamburgon (Alemania) jaio zen eta Hamburg-Iserbrook auzoan hazi zen, Batxilergoa Hamburg-Blankenese-ko Marion-Dönhoff-Gymnasium-ean burutuz. 2015az geroztik Geografia ikasi zuen Göttingengo Unibertsitatean. [4]
Ekintzaile gisa hastapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neubauer ONE gobernuz kanpoko erakundeko gazteen enbaxadorea da 2015etik.[5] Gainera, beste ekimen batzuetako kidea izan da, hala nola, Etorkizuneko Belaunaldien Eskubideetarako Fundazioa, 350.org, Right Livelihood Fundazioa, Fossil Free kanpaina eta The Hunger Project. [1]
Gazteak Klimaren alde
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019an hasita, Neubauer Fridays for Future mugimenduko aktibista nagusietako bat bihurtu zen. Komunikabide askok "mugimenduaren ordezkari alemaniarra" dela diote. Neubauerrek ukatu egin du Greta Thunberg bezalako ekintzaileekin egindako konparazioak, eta esan du: "masa mugimendu bat eraikitzen ari gara eta oso urrun goaz gure mobilizazio eta arreta erakartzeko metodoekin. Gretak egiten duena izugarri inspiratzailea da." [6]
Neubauerrek ez ditu grebak politikan zuzenean eragiteko bitarteko gisa ikusten. Garrantzitsuena greben atzean dagoen lana da: "Egiten ari garena oso jasangarria da. Egiturak sortzen eta gertaerak hezkuntza esperientzia bihurtzen ari gara. Klima babesteko printzipioei buruzko eztabaidak zuzentzen ari gara". [6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «"Bewerbung um einen Platz im Europawahlkampfteam der Grünen Jugend"» Grüne Jugend.
- ↑ Greta Thunberg takes climate fight to Germany’s threatened Hambach Forest. ISSN 0029-7712..
- ↑ «From Greta to Luisa, youths spearhead climate movement» France 24.
- ↑ «Luisa Neubauer: Das Gesicht der Klima-Bewegung» Zwischen Weser und Rhein.
- ↑ «„Warum geht mich das etwas an?“» Göttinger Tageblatt.
- ↑ a b «Schülerstreik: Organisatorin Luisa Neubauer im Interview» Unicum Abi.