Edukira joan

Lukas Märtens

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lukas Märtens
Bizitza
JaiotzaMagdeburg2001eko abenduaren 27a (22 urte)
Herrialdea Alemania
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua75 kilogramo
Altuera192 zentimetro

Instagram: lukas01swim Edit the value on Wikidata

Lukas Märtens (Magdeburg, 2001eko abenduaren 27a) igerilari alemaniarra da. Estilo librean aritzen da eta 400 metroko proban txapeldun olinpikoa izan zen 2024an Parisen[1].

2018 edta 2019an Budapesten Munduko gazteen txapelketan hartu zuen parte.

Tokioko Olinpiar Jokoetan final bat jokatzera iritsi zen, 4x200 m estilo librean eta zazpigarren egin zuen. 200 m, 400 m et 1.500 m estilo libretan ere aritu zen.

2022an Budapesten jokatu zuen lehenengo Munduko txapelketa eta zilarrezko domina eskuratu zuen. Urte berean Europako txapelduna izan zen 400 metrotan[2] eta zilarrezko domina ere eskuratu zuen 800 metrotan.

2024ko apirilean munduko errekorretik 0.26 segundutara gelditu zen Berlinen jokaturiko proban[3].

2024an Parisko Olinpiar Jokoetan 400 metro estilo libreko proban urrezko domina lortu zuen.

Nazioarteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Proba
2024 Paris ( Frantzia) 1. postua, urrezko domina 400 m librea
Munduko Igeriketa Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Budapest ( Hungaria) 2. lekua, zilarrezko domina 400 m librea
2023 Fukuoka ( Japonia) 3. postua, brontzezko domina 400 m librea
2024 Doha ( Qatar) 3. postua, brontzezko domina 400 m librea
Europako Igeriketa Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2022 Erroma ( Italia) 1. postua, urrezko domina 400 m librea
2022 Erroma ( Italia) 2. lekua, zilarrezko domina 800 m librea

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Pelshaw, Anya. (2024-07-28). «Germany's Lukas Maertens Wins First Gold Medal In Swimming At The Olympics» SwimSwam (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Lukas Maertens of Germany with a medal during the men's 400m...» Getty Images 2022-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  3. (Ingelesez) Correspondent, Liz Byrnes-Europe. (2024-04-25). «Lukas Märtens Scares 400 Free World Record In 3:40.33 At German Championships; Goes Fourth All-Time» Swimming World News (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]