Luxoi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Luxoi izena beti argiaren abiaduran mugitzen diren masarik gabeko partikulak izendatzeko erabiltzen den izen informal bat da. Izena takioi deritzen argiaren abiadura baino azkarrago mugi daitezkeen partikulekin alderaketa bezala sortu zen. Alderaketaz, argiarena baino abiadura txikiagoan mugitzen diren masadun partikulei informalki tardioi deritze.

Luxoiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisikoki luxoiak funtsezko elkarreragin ezberdinen partikula bitartekariak dira eta orohar gauge bosoi bezala ezagutzen dira. Fotoiak (elektromagnetismoaren eramaleak) eta gluoiak (elkarreragin nuklear indartsuaren eramaleak) egundaino ezagutzen diren bi luxoi motak dira. Gluoiak ez dira sekula eurak bakarrik ikusi ahal izan hadroi bezala ezagutzen diren partikula masiboen barnean konfinatuta baitaude. Grabitatearen teoria kuantikoetan grabitoia ere luxoi bat izango litzateke. Neutrinoak denbora askoan beste luxoi mota bat bezala hartuak izan ziren, baina neutrinoen zapore aldaketaren ondoren hauek masa zutela ebatzi zen eta ondorioz argiaren abiaduratik gertuko abiaduretan mugitzen diren arren, ezin dira luxoitzat hartu.

Luxoiak T. S. Natarajan zientzialari indiarrak proposatutako funtsezko partikulen izaerari buruzko teoria alternatibo baten oinarria izango lirateke, non partikula guztiak funtsean kanpo mugimendu eta barne mugimendu bat duten luxoiak izango liratekeen.

Tardioiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestetik, materia masikoa, oinarrian, ezinbestean argiaren abiadura baino motelago mugitzen diren fermioiz osatua dago. Hala ere, badaude bosoi masiko ez egonkor batzuk ere, hauen masa unibertsoko materia masiko guztiaren zati oso ñimiño bat izango litzatekeelarik. Tardioi bat mugitzen den abiadura geldian duen masarekin eta energiarekin lotuta dago honako ekuazio honen bidez:

non

tardioiak geldian duen masa den
tardioiaren energia totala den eta
argiaren abiadura den.

(1) erlaziotik hutsa ez den masa erreala duen partikula bat argiaren abiaduran mugitzera iristen ez bada, hori lortzeak energia kopuru infinitoa beharko lukeelako dela ebazten da. Era berean, erlazio berak masa hutsa duen partikula bat argiaren abiaduran mugitu behar dela iragartzen du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]