Luzio Emilio Lepido Paulo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Luzio Emilio Lepido Paulo
Erromatar Errepublikako kontsula


Kuestore


Antzinako Erromako senataria


Edil kurul

Bizitza
Jaiotza Erroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotza Mileto, ?
Familia
Aita Marcus Aemilius Lepidus
Ama Appuleia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Aemilia
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta militarra

Luzio Emilio Lepido Paulo (latinez: Lucius Aemilius Lepidus Paullus) Erromatar Errepublikaren azken garaian bizi izan zen senatari eta kontsul erromatar bat izan zen.

Augusto eta Marko Antoniorekin triunbiratua osatu zuen Marko Emilio Lepidoren anaia eta Marko Emilio Lepido eta Apuleiaren semea zen, baita Luzio Apuleio Saturnino tribuno ospetsuaren biloba ere.

Zizeronen alde egin zuen Katilinaren konspirazioan, mundu guztiak, hizlari ospetsua, traizio hau, are ospe gehiago lortzeko asmatzen ari zela pentsatzen zuenean. Kuestore bezala aritu zen K. a. 59an, edil bezala K. a. 55ean, pretore bezala K. a. 53an eta kontsul bezala K. a. 50ean.

Bere kontsulaldian, Julio Zesarrek erosi egin zuen, bere leialtasuna lortze aldera. Paulok, Zesarrek emandako diru honen zati bat, Emilia Basilika berreraikitzeko erabili zuen.

Gainera, bigarren triunbiratuaren aurka agertu zen, bere anaia Marko Emilio Lepidok bere erailketa agintzea eraginez, hala ere, soldaduek, exekuzio egunean ihes egiten utzi zioten. Ihes egin ondoren, Bruto eta Kasio senatari errebeldeekin bat egin zuen. Hauek behin Filiposeko guduan garaitu ondoren, Paulok barkamena lortu zuen, eta bere bizitzaren gainontzeko zatia, Mileton erretiratua eman zuen.

Bere emaztea nor zen ezagutzen ez den arren, ezkontza honetatik, bi seme jaio zirela ezagutzen da: Luzio Emilio Lepido Paulo, K. a. 34an kontsula izan zena eta Augusto enperadorearen biloba zen Klaudia Martzela Minorren senarra. Bere beste semea, hau ere Luzio Emilio Lepido Paulo izenekoa, zentsore izan zen, eta Ponpeioren oinordeko bat zen Kornelia Eszipionekin ezkondu zen.


Aurrekoa
Servio Sulpizio Rufo eta Marko Klaudio Martzelo
Erromako kontsula Gaio Klaudio Martzelorekin
K. a. 50
Ondorengoa
Gaio Klaudio Martzelo eta Luzio Kornelio Lentulo Krus