László Rajk
Itxura
László Rajk (Székelyudvarhely, 1909ko martxoaren 8a - Budapest, 1949ko urriaren 15a) Hungariako politikaria izan zen. Alderdi komunistako kidea zen, eta Nazioarteko brigadekin borrokatu zen Espainiako Gerra Zibilean (1936-1939). Frantzian bizi izan zen 1939-1941. urteetan, eta aberrira itzuli zen 1941. urtean ezkutatuta. Atxilotu zuten eta Alemaniara eraman zuten. 1945. urtean geratu zen aske, eta Hungariako langileen alderdiko idazkari nagusi-orde izendatu zuten. 1946-1948 urteetan Barne Arazoetarako ministro izan zen, eta 1948-1949 bitartean Kanpo-arazoetarako ministro. 1949. urtean atxilotu zuten estatuaren aukako matxinada bat antolatzen ari zelakoan eta hiltzera kondenatu zuten.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.