Mónica Echeverría
- Artikulu hau idazle txiletarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Etxeberria».
Mónica Echeverría | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santiago, 1920ko irailaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | La Reina, 2020ko urtarrilaren 3a (99 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Ama | María Flora Yáñez |
Ezkontidea(k) | Fernando Castillo Velasco (en) ![]() |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Txileko Unibertsitatea Txileko Pontifize Unibertsitate Katolikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, biografoa, unibertsitateko irakaslea eta aktorea |
Enplegatzailea(k) | Txileko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | antzerkia eleberria biografia |
![]() ![]() |
Mónica María Angélica Echeverría Yáñez (Santiago, 1920ko irailaren 2 – La Reina, 2020ko urtarrilaren 3a) Txileko idazlea eta feminista izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txileko aristokrazia kontserbadoreko kidetzat jotzen zen José Rafael Echeverría Larraínek eta politikari liberal garrantzitsu baten alaba zen Flora Yáñez Bianchik izan zituzten seme-alaben artean laugarrena, giro horrekin apurtu eta XX. mendearen bigarren erdian herrialde horretan garatutako berpizte kulturalean parte hartu zuen. Hogeita bi urtez literatura irakaslea izan zen.[1]
Lau urtez Cambridgen (Ingalaterra) erbesteratuta egon zen. Txilera itzuli eta Mapocho Kultura Gunearen ardura hartu zuen.
Pinocheten diktadura militarrean Mujeres por la Vida mugimenduan parte hartu zuen feministetako bat izan zen.[2]
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mónica 99 urte zituela hil zen. Bere azken guraria begian adakabaki gorri bat jarrita lurperatua izatea, Sebastian Piñeraren Gobernuaren aurkako mobilizazioetan errepresioaren biktimak omentzeko.[3][2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arrakastatsuenak:
- Quiquirico.
- El círculo encantado.
- Chumingo y el pirata de plata.
- Guatapique.
- Zambacanuta.
- La última epopeya de Salvador Allende, irrati-antzezlana. 1973ko Txileko estatu kolpearen XXX urteurrenaren harira.
- Simone de Beauvoir, Federico García Lorca eta María Luisa Minveli buruzko saiakera dramatizatuak ere egin ditu.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Antihistoria de un luchador (1993).
- Krassnoff: arrastrado por su destino (2008), Miguel Krassnoff militar pinochetistaren gainean.
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Batez ere Txileko egoera politikoa (Pinocheten estatu-kolpearen eragina) jorratu du.
- Agonía de una irreverente (1996).
- Crónicas vedadas (1999).
- Difícil envoltorio (2000).
- El vuelo de la memoria (2002; Txalapartaren argitalpena: 2005). Carmen bere alabarekin batera idatzitako eleberri-testigantza.[3]
- Cara y sello de una dinastía (2005).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Mujeres Bacanas | Mónica Echeverría (1920-2020)» Mujeres Bacanas 2020-01-07 (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
- ↑ a b «Familia de Mónica Echeverría cumple su último deseo: Pidió que la velaran haciendo un homenaje a las víctimas de la represión» El Universal Chile 2020-01-04 (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).
- ↑ a b «Mónica Echeverría, una mujer por la vida, la cultura, la justicia social y la memoria» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-03).