Edukira joan

M1 Abrams

Wikipedia, Entziklopedia askea
M1 Abrams
Motaguda-tanke nagusi
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Zerbitzua
Hasiera1980
GatazkaGolkoko Gerra
Afganistango gerra
Irakeko Gerra
Iraqi Civil War of 2014–2017 (en) Itzuli
Saudi-led intervention in the Yemeni civil war (en) Itzuli
2023 Ukrainian counteroffensive (en) Itzuli
ErabiltzaileaAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza
Royal Moroccan Army (en) Itzuli
Saudi Army (en) Itzuli
Kuwaiti Army (en) Itzuli
Iraqi Army (en) Itzuli
Egiptoko Armada
Australian Army (en) Itzuli
Produkzioa
DiseinatzaileaGeneral Dynamics Land Systems (en) Itzuli
FabrikatzaileaLima Army Tank Plant (en) Itzuli
Detroit Arsenal Tank Plant (en) Itzuli
Kopurua10.288
Zehaztasunak
Masa54 t, 65 t, 60 t, 63 t eta 72 t
Luzera32,04 ft eta 26,02 ft
Zabalera12 ft
Altuera8 ft
ArmamentuaRoyal Ordnance L7 (en) Itzuli
Rheinmetall 120 mm gun (en) Itzuli
M2 Browning
M240 machine gun (en) Itzuli
PropultsatzaileaHoneywell AGT1500 (en) Itzuli
Irismena426 km

M1 Abrams Estatu Batuetan General Dynamics ekoiztutako borroka tanke nagusia da. Estatu Batuetako Armadaren, bere Marineen Gorputzaren eta Egipto, Kuwait, Saudi Arabia eta Australiako armaden ibilgailu blindatu nagusia da. Bere izena Creighton Abrams jeneralaren omenez jasotzen du, 1968tik 1972ra Vietnamgo tropa estatubatuarren komandante burua, eta 1972tik 1974ra Estatu Batuetako Armadako Estatu Nagusiko burua. Ondo armatutako eta gogor blindaturiko ibilgailua da, gerra korazatu modernorako diseinatua.[1] M1 Abramsen ezaugarri nabarmenenak honako hauek dira: gas-turbina indartsu batean oinarritutako motor bat erabiltzea, blindaje konposatu sofistikatu bat hartzea, eta munizioak konpartimentu berezietan biltegiratzeko sistema berritzaile bat, eztanda gertatuz gero indarra kanporantz birbideratzen duena, tripulazioaren bizirauteko aukerak biderkatuz. 68 tona inguruko pisuarekin, gaur egun zerbitzuan dagoen tanke astunenetako bat da.

AEBetan lanean hasi zen. 1980an, M60 Patton ordezkatu zuen.[2] Garatu dituzten M1 Abramsen hiru bertsio nagusiak M1, M1A1 eta M1A2 dira, eta armamentu, babes eta elektronika hobetuak dituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «M1 Abrams Main Battle tank» FAS.org 2000-4-10.
  2. Hunnicutt 1984, pp. 6, 149, 408.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.