Mañex Etxamendi (iloba)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Buztintzeko bertsolariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mañex Etxamendi (argipena)».
Mañex Etxamendi (iloba)
Bizitza
Jaiotza Buztintze-Hiriberri1934ko urriaren  28a
Herrialdea  Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Heriotza Bordele1971ko maiatzaren  5a (36 urte)
Jarduerak
Jarduerak bertsolaria

Mañex Etxamendi Ofizialdegi[1] (Buztintze, Nafarroa Beherea, 1934ko urriaren 28 - Bordele, Okzitania, 1971ko maiatzaren 5) bertsolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mañex Etxamendi ezterenzubitar bertsolari ospetsuaren iloba zen. Buztintzen jaioa, Bigarren Hezkuntzako ikasketak Uztaritzen egin zituen.

1965eko abuztuan Girondako Sent Andriu de Cubzac herrikoa zen Jacqueline Pauvifekin ezkondu zen[2]. Alaba bakarra izan zuten, Marie-Pierre. Lanbidez bankuko langile, Parisen eta Bordelen bizi izan zen. Azken hiri okzitaniar honetan hil zen 1971n, oraindik gaztea zela.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lagunartean kantatzen ziren bertso jarriak idatzi zituen. Haietako batzuk (Amodioa, Inozent odola) Gure Herria aldizkarian argitaratu ziren eta bai argitalpen honek bai Euskaltzaleen Biltzarrak deitutako sarien irabazle izan ziren.

Egindako bertso batzuk bertsolarien (iloba izenkidea, Xalbador, Mattin) edota politikarien (Jean Errekart, Mixel Intxauspe) omenezkoak dira.

Erreferentzia zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Beñat Souléren lanean Mañex Echamendy Offizialdegi duda-mudako grafia jasotzen da.
  2. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 253-254. or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]