Magnesio sulfato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magnesio sulfato
Formula kimikoaMgSO4
SMILES kanonikoa[O-S(=O)(=O)[O-].[Mg+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua]
MolView[O-S(=O)(=O)[O-].[Mg+2] 3D eredua]
Konposizioaoxigeno, magnesio, sufre, magnesium(2+) (en) Itzuli eta Sulfato
Motakonposatu kimiko
Ezaugarriak
Dentsitatea
2,66 g/cm³
Fusio-puntua1.137 °C
Formazio entalpia estandarra−1.288,8 kJ/mol
Masa molekularra119,937 Da
Erabilera
Rolaantiarrhythmic agent (en) Itzuli, analgesiko, anesthetic (en) Itzuli, Antiepileptiko, calcium channel blocker (en) Itzuli eta tocolytic uterine relaxants (en) Itzuli
Arriskuak
NFPA 704
0
0
0
Identifikatzaileak
InChlKeyCSNNHWWHGAXBCP-UHFFFAOYSA-L
CAS zenbakia7487-88-9
ChemSpider22515
PubChem24083
Reaxys4208125
Gmelin32599
ChEMBLCHEMBL2021423
RTECS zenbakiaOM4500000
ZVG2330
DSSTox zenbakiaOM4500000
EC zenbakia231-298-2
ECHA100.028.453
CosIng35121
MeSHD008278
RxNorm1311625
UNIIML30MJ2U7I eta DE08037SAB
NDF-RTN0000023126
KEGGD01108
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Magnesio sulfatoa[1], Epsom gatza[1] ere deitua, Mg SO4·7H2O formula duen konposatu kimikoa da. Magnesio (Mg) iturri bat da. Hidratatu gabeko magnesio sulfatoa (MgSO4) oso arraroa da eta industrian lehortzaile gisa erabiltzen da. Horregatik, "Magnesio sulfatoa" esaten dugunean, inplizituki gatz hidratatuaz aritzen gara. Epsom gatzarekin azalpen bera aplikatuko diogu. Soluzio urtsu gisa erabiliko diren prestakin medizinaletan hidratoa erabiltzen dugu, gatz horren kristal hidratatuak, delikueszenteak ez direnak, akats gutxirekin pisatu daitezkeelako eta eragozpen handirik gabe manufakturaren kalitatea kontrolatzeko prozesuen mende jar daitezkeelako.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Epsom gatza, jatorrian, Ingalaterrako Epsom herritik gertu dagoen eskualdeko ur mineralen egosketaren bidez egiten zuten, ondoren, itsasoko uretatik prestatua. Gero, gatzak epsomita izeneko mineral batetik ateratzen zituzen.

Elaborazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnesio sulfatoa lortzeko magnesio eta azido sulfuriko behar ditugu, erreakzio honen arabera:

Magnesio oxido edo hidroxidoetatik ere, azido sulfurikoa gehituz, lor dezakegu:

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzako erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzan eta lorezaintzan magnesio sulfatoa zoruko magnesio-eskasia zuzentzeko erabiltzen dute (magnesioa funtsezko elementua da klorofila-molekularen prozesuan). Ohikoa da baratzean edo loreontzian landareak landatzeko erabiltzea, horien lurzoruak magnesio nahikorik ez duenean, adibidez patata, arrosa eta tomateentzat. Sulfato magnesikoak lurzorurako beste magnesio-gehigarri batzuekiko duen abantaila bere disolbagarritasun handia da.

Erabilera medizinala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Hipomagnesemia»

Magnesioak ongintzako ondorioak dituela erakutsi du, ildaskatutako muskulua erlaxatzea eta hantura gutxitzea eragiten baitu. Beraz, traumek eragindako hantura-prozesuak tratatzeko edo haragitutako azkazalerako lokala edo topikoa erabiltzen dugu. Epsom gatzak ere gel moduan erabil daitezke, zaurietan eta mina dugunean aplikazio topikoa egiteko.

Zain barneko administrazioan, maiz, karranpeen intentsitatea murrizteko erabiltzen dute. Era berean, torsades de pointesak (takiarritmia bentrikularra) tratatzeko ere erabiltzen dut, bi minuturo 2 g/100 ml-ko dosietan, endobenosa bidez.

Haurdun dauden emakumeek ahotiko magnesio sulfatoa eta magnesio hidroxidoa libragarri gisa erabiltzen dituzte, eta haurdunaldian ere erabiltzen da krisi konbultsiboak edo eklanpsia izeneko koma prebenitzeko. Gainera, bronkodilatadore gisa erabil daiteke – droga betaagonistek eta antikolinergikoek hartzaileen desentsibilizazioa eragin ondoren – asmaren gaizkiagotze larrietan. Nebulizazio moduan ere erabil daiteke asmaren sintomak arintzeko, edo zain barneko bidean eman daiteke krisi asmatiko larrien kasuak tratatzeko.

Beste erabilera mediko batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magnesio sulfatoa, gainera, bainu-gatz bezala erabiltzen dute, bereziki flotazio terapian, uretan disolbatutako gatz honen kontzentrazio altuek, disoluzioaren dentsitatea handitzen dutelako (giza gorputz bat buia bat bezala flotatzea eragiten du). Tradizionalki, pedilubioak (oin-bainuak) erlaxazio-helburuekin prestatzeko erabili izan da, eta zirkulazio ona izateko ere laguntzen du. Munduko toki batzuetan (Zeelanda Berrian, adibidez) etxeko edariei gehitzen zaie; kasu honetan, sulfato erradikala ez da garrantzitsua, magnesioa (bere ion Mg2+ delakoagatik) garratzaren eta mingotsaren arteko zaporea ematen duena baita. Magnesio sulfatoa hainbat purutasun mailarekin sailkatu eta prestatzen dute, bere erabilera ezberdinen arabera. Ez dira nahastu behar landa-eremuan erabiltzen den nekazaritza-gradua, pestizidekin eta nekazaritzako beste produktu batzuekin batera biltegiratua, elikagai-graduarekin edo farmazialariarekin, eskatutako purutasun-mailari buruzko arauak bete behar baitituzte.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Euskalterm: [Hiztegi Terminologikoa] [2009]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]