Mahaxte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Mahaxte

Mahaxte (frantsesez Vendémiaire) errepublikar egutegiko lehen hila da.

Gregoriotar egutegira ekarrita, irailaren 22tik urriaren 21era irauten du gutxi gorabehera, urtearen arabera. Libra zeinuaren aldiarekin bat dator gutxi gorabehera.

Jatorrian «mahats biltzetik dator, irailetik urrira egiten baita», egutegia taxutzeko batzordearen izenean biltzar nazionalari Fabre d'Églantinek aurkeztutako txostenean ageri denez. Mahats-biltzea, ordea, Ipar Hemisferioan bakarrik egiten da garai horretan, eta errepublikar egutegia unibertsala izatea lortzeko asmoaren aurka doa hori.