Maiatzaren Lehenaren prestaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maiatzaren Lehenaren prestaketa
Jatorria
Sortzailea(k)Vicente Cutanda
Sorrera-urtea1894
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak150 (altuera) × 49,5 (zabalera) cm
Kokapena
LekuaBilboko Arte Ederren Museoa
BildumaBilboko Arte Ederren Museoa
Inbentarioa82/2508

Maiatzaren Lehenaren prestaketa Vicente Cutandaren 1894ko margolan bat da, Bizkaiko Laba Garaietan oinarritua. Maiatzaren Lehena eta langile mugimenduaren pasarte bat irudikatzen du, Cutandaren beste margolan sozialisten bidetik, hala nola Langile greba bat Bizkaian (1892), Gudu-zelaian (1893) edo Langile birjina (1897). Gaur egun Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumaren parte da[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1890eko hamarkadatik aurrera Vicente Cutanda langile mugimenduarekiko interesa zuen. 1892an Langileen grebat bat Bizkaian margolana egin zuen[2], Madrilgo Erakusketa Nazionalean lehen domina eman ziona[1]. Errealismo sozialaren erakusgarri den margolana da[3].

Ez dago argi Cutanda noiz izan zen Bizkaian, baina badirudi hamarkada horretan Barakaldon bizitzen egon zela. 1894an Maiatzaren Lehenerako prestaketa lana egin zuen, Bilbon eta Bartzelonan erakutsi zuena<ref name="bilbo /">. Industrializazioa Euskal Herrian sendoa zen, eta Maiatzaren Lehena ospatzen hasia zen, indar bereziarekin Bizkaian<ref name="bilbo /">.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

150 zentrimetro zabal eta 49,5 zentimetro altu den fabrikaren panoramika bat da, argazki baten itxura duen konposizioarekin. Langile talde bat agertzen da, manifestu bat ematen duena irakurtzen ari den langile bati entzuten. Langilea koadroaren erdian dago irakurtzen. Sindikalismoa arriskutsua zen garai batean, eskuman bizkarrez lankide bat agertzen da, ukabila altxatuta, beste langileak deitzen egongo balitz bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Preparativos del 1º de mayo» Museo de Bellas Artes de Bilbao (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  2. «Una huelga de obreros en Vizcaya - Colección - Museo Nacional del Prado» www.museodelprado.es (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
  3. Alarcia Cartaya, Veronica. (2018-12-04). Realismo como denuncia social en España: el pintor Vicente Cutanda. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]