Edukira joan

Maider Egues

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maider Egues

Bizitza
JaiotzaArrasate1974ko azaroaren 8a (49 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : informazio-zientziak
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Maider Egues Ergialde (Arrasate, Gipuzkoa, 1974ko azaroaren 8) kazetaria da. Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 1993tik 1997ra Arrasate Telebistako albistegietako erredaktorea eta aurkezlea izan zen. Aldi berean Arrasate Press astekariko erredaktorea izan zen.

1994tik 1995era TVE2ko Frontón programako aurkezlea eta kolaboratzailea izan zen. 1997 eta 1998 bitartean Kili Kolo aurkeztu zuen ETB1en. Horrez gain, 1997tik 1999ra Jaiak programako erredaktorea eta 1999tik 2002ra Sorginen Laratza programako kazetaria izan zen. 2001 eta 2002 bitartean Chiloé aurkeztu zuen. 2002an Baietz Gogoratu! eta 2003an Kuxkuxeroak programetako erredaktorea izan zen. 2004an Vaya Semanita programako lokuzioak egin zituen.

Gaur egun Teknopolis programako aurkezlea eta zuzendaria da.

Film laburrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]