Maitane Larrauri
Maitane Larrauri | |||
---|---|---|---|
2011 - 2015 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Maitane Larrauri Fraile | ||
Jaiotza | Lekeitio, XX. mendea | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, informatikaria eta irakaslea | ||
Lantokia(k) | Lekeitio | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Euskal Herria Bildu |
Maitane Larrauri Fraile (Lekeitio, Bizkaia, ?) bizkaitar Informatikaria da, eta Lekeitioko bigarren emakumezko alkatea izan zen, 2011tik 2015era bitartean, ordura arteko alkate gazteena.[1]
2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Bilduko zerrendaburua izanik, Lekeitioko alkate aukeratu zuten, gehiengo osoz. Bilduk zortzi zinegotzi lortu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bost. Guztira 2.542 boto jaso zituen Bilduk, EAJk baino 927 gehiago. Aralarren zerrenda izan zen hirugarrena 282 botogaz. Abstentzio maila, herri gehienetan legez, jaitsi egin zen (%22,6), lehenago 2007an %29 ingurukoa izan zen abstentzio maila Lea-Artibain. 2007ko hauteskundeetako Lekeitioko emaitzekin alderatuz gero, orduan ilegalizatuta zegoen EAE-ANVren hautagai-zerrendak 1.560 boto, eta Eusko Alkartasunak 826 eskuratu zituen. Indar bi haien botoen batura baino 156 gehiago izan ziren 2011n Bildu koalizioak jaso zituenak. EAJk, ostera, 2007an baino 59 boto gutxiago jaso zituen. 2003an eta 2007an EAJren esku egon zen Udal Gobernua. Ezker abertzaleak, berriz, ezin izan zuen parte hartu Udalaren kudeaketan ezta bilkuretan ere. aurreko bi agintaldietan alkate izan zen Jose Maria Cazalisen ustez jendeak ez zuen udal kudeaketa baloratu botatzerakoan, beste gai batzuk baino; gertatutakoa bakearen alde emandako boto modura baloratu zuen EAJren zerrendaburuak.[2]
Larrauriren agintaldian udal-zorra erdira baino gehiago jaitsi zen. 2011an zorra 5,1 milioi eurokoa zen eta 2015ean 2,1 milioikoa bakarrik. 2009-2010ean Bizkaiko Foru Aldundiari ordaindu behar zitzaion milioi bat euroko zorra, 2011, 2012 eta 2013an ordaindu zen. 2007-2011n udalaren aurrekontua bataz beste 13 miloi eurokoa zen eta 2011-2015ean 7,5 milioi €koa. Hala ere, udal zorra ordaindu, inbertsioak burutu eta oinarrizko zerbitzu guztiak mantendu ziren.[3]
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean (UEMA) sartu zen Lekeitio 2013an.[4]
Konponketa lanak egin ziren Malekoian, Nautika eraikinean, Abaroa gunean, Arropaineko parkin atzetik Larrotegira doan bidean, Talaiako aterpean.
2015eko udal hauteskundeetan, berriz, aldaketa nabarmena gertatu zen, Bildu ondorengoa zen Euskal Herria Bilduk, Larrauri alkategaia ez zela, bi zinegotzi galdu baitzituen eta EAJk bi irabazi. Horren ondorioz, EAJ alderdiko Koldo Goitia hautatu zuten alkate.[5][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Maitane Larrauri: "Lazunarrin egingo den obra egokia izatea nahi genuen" - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-01-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- ↑ «Gehiengo osoagaz irabazi du Bilduk Lekeitioko Udalerako lehia, 2.542 botogaz - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2011-05-23 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ «Lekeitioko Udala - 2011-2015 LEGEGINTZALDIKO EKINTZA GUZTIAK, BISTARA» www.lekeitio.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Lekeitio eta Munitibar Uemako kide izango dira zapatutik aurrera - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2013-03-12 (Noiz kontsultatua: 2020-03-14).
- ↑ «Espero modura, Koldo Goitia izendatu dute alkate Lekeition -Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
- ↑ «Hamasei udal hautagaiak aurkeztu ditu EH Bilduk - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-04-20 (Noiz kontsultatua: 2020-03-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Maitane Larrauri Lekeitioko udaleko albisteetan[Betiko hautsitako esteka] (>15)
- Maitane Larrauri Lea Artibai eta Mutrikuko hitzako albisteetan (>50)
- Lekeitioko Udalaren ekintzak2011-2015[Betiko hautsitako esteka]. Lekeitioko udala.
- Irakasle sortzailentzako tresnak eta baliabideak. MaitaneLarrauriFraile Pinterest