Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
UEMAren aldeko oharrak Etxarri Aranatzeko udaletxean 2011. urtean.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) 1991n martxan jarri zuten, Aizarnazabalen, Euskal Herrian Euskaraz (EHE) elkarteak bultzatuta, besteak beste.

Eusko Jaurlaritzak 1998an onartutako "Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia"n horrela aipatzen dute erakunde hau: "Euskararen erabilera nonbait baldin badago sustraituta, hori udalerri euskaldunenetan da, herri hauetan baitira euskara gizarte-bizitzaren alor guztietara hedatzeko baldintzarik egokienak (...) Hau dela eta, UEMA edo haren antzeko proiektuak beste udalerri euskaldunetara zabaldu beharra dago"

2000ko abenduan Euskal Konfederazioak eta UEMAk lankidetza-hitzarmena sinatu zuten, "udal zerbitzua euskaraz ere ematea" helburuarekin. Ondoko elkarte hauekin ere itun batzuk izenpetu ditu: Kutxa, AEK eta Euskadiko Kutxarekin.

Helburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondoko helburuak finkatu zituzten hasieratik:

  • "Udalerri euskaldunetan herritarrek egiten duten bizitza sozial guztia, publikoa zein pribatua euskaraz izan dadin bideak urratzea".
  • "Udalerri euskaldun guztiek bat eginik, euskara nagusi izango den lur-gunea osatzea".
  • "Udalerri euskaldunen garapen sozio-ekonomikoa eta soziokulturala bultzatzea".

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2014ko abenduaren 15ean, Carlos Urquijok Uemako beste sei udal salatu zituen, aktak euskaraz bidaltzeagatik. Babesa eskatu zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, euskararen aurkako beste «eraso» bat zelakoan. Egoera horretan, abenduaren 16an, Hakobaren bilera egon zen gaia aztertzeko[1].

Abenduaren 16an, Eusko Jaurlaritzarengandik hurbilago nahi zuen egon Uemak Urkijoren «erasoen» ondorioz. Udal aktak euskaraz bidaltzea legezkoa zela adierazten zuen txosten bat egin zien gobernuak, baina horrelako gehiago nahi zituzten udalerri euskaldunek[2].

2015eko urtarrilaren 13an, Amezketa, Beizama, Elgeta, Gaintza, Oiartzun, Oñati eta Usurbilgo udalak auzitara eramateko asmoa zegoela adierazi zuen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, helegiteak agiriak euskaraz bidaltzeagatik[3].

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri euskalduntzat jotzen dituzte euskal hiztunen portzentajea %70etik gorakoa dutenak. Baldintza hori betetzen duen 200.000 biztanle inguruko inguruneaz ari gara. Orain arte UEMAn sartutako udalerriak hauek dira:

Araban[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ajangiz
  2. Amoroto
  3. Areatza
  4. Artea
  5. Atxondo
  6. Aulesti
  7. Bermeo
  8. Berriatua
  9. Busturia
  10. Dima
  11. Ea
  12. Gatika
  13. Gizaburuaga
  14. Izurtza
  15. Larrabetzu
  16. Lekeitio
  17. Mallabia
  18. Mañaria
  19. Markina-Xemein
  20. Munitibar
  21. Muxika
  22. Ondarroa
  23. Otxandio
  24. Ziortza-Bolibar

Gipuzkoan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aduna
  2. Aizarnazabal
  3. Alegia
  4. Altzaga
  5. Altzo
  6. Amezketa
  7. Anoeta
  8. Antzuola
  9. Arama
  10. Ataun
  11. Azpeitia
  12. Baliarrain
  13. Beizama
  14. Berastegi
  15. Bergara
  16. Deba
  17. Elgeta
  18. Errezil
  19. Ezkio
  20. Gaintza
  21. Gaztelu
  22. Getaria
  23. Ikaztegieta
  24. Irura
  25. Itsaso
  26. Itsasondo
  27. Leaburu-Txarama
  28. Legorreta
  29. Lizartza
  30. Mendaro
  31. Mutriku
  32. Oiartzun
  33. Oñati
  34. Orendain
  35. Orexa
  36. Orio
  37. Segura
  38. Tolosa
  39. Usurbil
  40. Zaldibia
  41. Zarautz
  42. Zestoa
  43. Zerain
  44. Zumaia

Nafarroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Araitz
  2. Arantza
  3. Arbizu
  4. Areso
  5. Basaburua
  6. Baztan
  7. Bera
  8. Etxalar
  9. Etxarri-Aranatz
  10. Goizueta
  11. Igantzi
  12. Larraun
  13. Leitza

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]