Edukira joan

Maite Larburu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maite Larburu

Bizitza
JaiotzaHernani1979ko abuztuaren 16a (45 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
BizilekuaHernani
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
nederlandera
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, musikagilea eta biolin-jotzailea
Genero artistikoaherri-kanta
pop musika
Musika instrumentuabiolin-jotzailea
musikagilea
gitarra-jotzailea
abeslaria

IMDB: nm6041806 Youtube: UCm5O1uvqAx9LtH7GY29ki8w Badok: maite-larburu Musicbrainz: 11f779ed-0088-4b4d-8901-bd09f7c47734 Discogs: 551193 Musikasten: maite-larburu Edit the value on Wikidata

Maite Larburu Garmendia (Hernani, 1979ko abuztuaren 16a) gipuzkoar musikaria da.[1]

Maite musikari polifazetikoa da. Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan "Nicanor Zabaleta" sariaren laguntzaz. Ondorioz, arlo horretako Europa erdikaldeko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis… etabar.[2]

Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitate lanabes bakarra: musika tresna desberdinen eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite duenez, hiru diska plazaratu ditu kantugile moduan: hoietako bi neighbor bikotearen izenpean eta azkena (Hezurren Azpian), bere lehendabiziko bakarkakoa. Lan honek 2020ko Musika bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean eta 2020ko musika independientearen Premios MIN sarien finalista izan zen, euskarazko album onenaren sailean.[3]

Euskadi Irratiko Arratsean saioan kolaboratu izan du eta baita Berria egunkarian ere.[4]

Bere azken proiektuen artean AMUA antzezlana dago; Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean sortua. Antzezlan honetarako musika sortu eta interpretatzeaz gain, Larburu oholtza gainean dabil aktoresa lanetan, Ximun eta Manex Fuchs-en alboan.[5]

2002-2018 urteen artean Amsterdamen bizi izan zen. Ordutik, Hernanin bizi da.

21garren mendeko Trobairitz haietako bat dela irudikatzea maite du, batzuetan.[2]

Prentsan kolaborazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Berria egunkarian[6]
  • Arratsean irratsaioan, Arantza Iturberekin, hamabostero Hotsadarrak sortuaz.[7]
  • Behinola aldizkaria. Belarria ere aditza da. Behinola aldizkaria. Lau eskutara ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 38-41 or.

Neighbor Taldea

Maite Larburu Taldea

Soinu bandak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «La violinista Maite Larburu obtiene la beca Nicanor Zabaleta» El País 2004/07/13.
  2. a b «MAITE LARBURU - ABESLARIA/BIOLINISTA - BIOGRAFIA» www.maitelarburu.art (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  3. «Maite Larburu | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  4. «Maite Larburu, BBK Bilbao Music Legends Fest-en atarikoan» El Diario Vasco 2022-02-07 (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  5. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2021-08-18). «Kulturate Akustikoa 2021: Maite Larburu» www.kulturklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-23).
  6. Berria.eus. «Maite Larburu» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-14).
  7. «Lau eskutara Belarria ere aditza da. Maite Larburu» Behinola (36): 64. 2017ko abendua ISSN 1575-8168..
  8. Ura patrikan. (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).
  9. HAU - LP + CD — Gaztelupeko Hotsak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-28).
  10. «Hezurren azpian» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  11. «Musikaz itsatsitako puskak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-10-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Elkarrizketa: Gauzek pisu gehiegi dute gure baitan Berria, 2021.11.21
  • Maite Larburu webgunea
  • Elkarrizketa Argian (2019ko maiatzaren 19a)