Make America Great Again

Wikipedia, Entziklopedia askea
Make America Great Again
Irudia
Motapolitical buzzword (en) Itzuli
Indarraldi1979 - 
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Lanaren edo izenaren hizkuntzaingeles
Hashtag#MakeAmericaGreatAgain eta #MAGA
Donald Trumpen kanpainarako leloa.

Make America Great Again (euskaraz: «egin [dezagun] Amerika [Estatu Batuak] handi berriro»), askotan MAGA laburtua, estatubatuar politikari errepublikanoek erabiltzen duten kanpaina-eslogan bat da. Ronald Reaganek 1980ko presidentetzarako kanpainan lehen aldiz erabili zuen arren, Donald Trumpek 2016ko presidentetzarako kanpainan erabili zuenean ospe handiagoa lortu zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Reaganen 1980ko presidentetzarako kanpainarako txapa.

Esaldia 1979an sortu zuten,[1] Estatu Batuek langabezia-tasa altuak eta inflazioak markatuturiko barne ekonomiaren okertzea pairatzen zuten garai batean.[2] Ronald Reaganen 1980ko kanpainan, «Let's Make America Great Again» esaldia txapa eta karteletan agertu zen.[3] Donald Trumpen 2016ko presidentetzarako kanpaina baino lehen, esaldia Reaganen agintaldiaren ikur bat zen.[4][5] Baina, Donald Trumpek 2016ko bere kanpainarako leloa marka gisa erabiliz zuen,[6][7] eta kanpainaren hasieratik esaldia daramaten txanoak erabiliz eslogana zabaldu zuen.[8]

Herri kulturan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Metal Gear Rising: Revengeance bideo-jokoan Armstrong senatariak, azken bossak, Raiden protagonistari esaldi hau esan zion.[9]
  • South Park telesailaren «Where My Country Gone?» atalak lelo parodiatu zuen: Trumpen antzeko kanpaina bat egiten duen Garrison jaunaren aldekoek leloko kartelekin daramatzate.[10]
  • 2016ko maiatzean Darren Young WWEko izarra eta Bob Backlund izar ohia WWE Raw taldean agertzen hasi ziren. Backlund, Youngen entrenatzaile moduan, aritu zen «make Darren Young great again» leloa erabiliz.[11][12]
  • Fall Out Boy taldearen Make America Psycho Again albuma,[13] David Cross umoristaren Making America Great Again stand-up tourra[14] eta Make America Rock Again musika jaildia[15] esaldiari buruzkoak ere baziren.
  • Abel Azcona madrildar artistak “Make America Great Again” tatuatu zuen bere ipurtzuloan.[16]
  • Ted Cruz errepublikanoak, 2016ko urtarrilaren 28an Iowan izandako debateari Trumpek egindako boikotari erantzunez, «Make Trump Debate Again» leloa zeramaten kapelak saldu zituen.[17]
  • John Oliver komedianteak bere saioaren atal batean leloaren parodia egin zuen, Trumpen arbasoen jatorrizko izenari erreferentzia eginez ikusleei «Make Donald Drumpf Again» ("egin [iezaiozue] Donald Drumpf berriro") eskatuz.[18][19] Atalak HBOren audientzia markak hautsi zituen, 85 milioi ikus-entzule lortuz.[19]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Martosko, David. (2015-5-12). «EXCLUSIVE: Trump trademarked slogan 'Make America Great Again' just DAYS after the 2012 election and says Ted Cruz has agreed not to use it again after Scott Walker booms it TWICE in speech» Daily Mail.
  2. (Ingelesez) «Ronald Reagan’s Classic 1980 Campaign Poster Challenges Voters, “Let’s Make America Great Again”» Iagreetosee.com.
  3. (Ingelesez) Taibbi, Matt. (2015-3-25). «Donald Trump Claims Authorship of Legendary Reagan Slogan; Has Never Heard of Google» Rolling Stone.
  4. (Ingelesez) «Trump: The Last Time America Was Great Was During the Reagan Administration [VIDEO»] Daily Caller 2015/08/16.
  5. (Ingelesez) «Presidential Politics, 20th Century Style: Reagan-Carter» MHHE.com.
  6. (Ingelesez) «Donald Trump trademarked "Make America Great Again"» Business Insider.
  7. (Ingelesez) «Trump Is No Reagan» Realclearpolitic.com.
  8. (Ingelesez) «Why Donald Trump has given up on the hat» The Washington Post 2016/01/25.
  9. (Ingelesez) Jetstream-LG. YouTube. .
  10. (Ingelesez) «‘South Park’ Depicts the Brutal Rape of Donald Trump» The Daily Beast 2015/09/24.
  11. (Ingelesez) Vergara, Andre. (2016-5-6). «Bob Backlund returns to WWE to 'make Darren Young great again'» Fox Sports.
  12. (Ingelesez) Gray, Richard. (2016-5-4). «Bob Backlund To Make Darren Young Great Again (Smackdown Spoiler)» Wrestling News World (Gray Internet Technologies).
  13. (Ingelesez) «Fall Out Boy Shares Disney 'Jungle Book' Cover, Plots Rapper-Filled Remix Album» Billboard 2015-10-23.
  14. (Ingelesez) Snierson, Dan. (2016-1-5). «David Cross announces 'Making America Great Again!' nationwide stand-up tour» Entertainment Weekly.
  15. (Ingelesez) «Trapt, Saliva + More Lead 'Make America Rock Again' Tour» Loudwire.com.
  16. Idiakez, Mikel Garcia. (2019-12-22). «"Eroso sentitzen naiz mehatxu eta gorroto giro horretan, zoriontzen nautenean baino erosoago"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-12-31).
  17. (Ingelesez) Richardson, Bradford. (2016-1-27). «Cruz sells 'Make Trump Debate Again' hats» The Hill.
  18. (Ingelesez) Koblin, John. (2016/03/09). «John Oliver Sells Out of 'Make Donald Drumpf Again' Caps» New York Times.
  19. a b (Ingelesez) Zorthian, Julia. (2016-3-31). «John Oliver's 'Donald Drumpf' Segment Broke HBO Viewing Records» Time.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]