Abel Azcona

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abel Azcona
Retrato del artista Abel Azcona -1.jpg
Bizitza
Jaiotza Madril1988ko apirilaren 1a (31 urte)
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Lisboa
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak performerra, argazkilaria, eskultorea, artista eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm5222128

Abel Azcona (Madril, 1988ko apirilaren 1a) artista eta argazkilari ospetsu eta polemikoa da, Euskal Herriko performer ezagunena. 2015ean haren Desenterrados («lurpetik atereak») erakusketak muturreko katolikoen protestak eta salaketak eragin zituen, bereziki «pederastia» hitza 242 ostiekin idazteagatik. Ondorioz, aurkariek erakusketa kentzea eskatu zuten, eta erakusketa salatzeko arrosarioak, mezak eta elkarretaratzeak antolatu zituzten.[1] Halaber, heriotz mehatxuak jaso izan ditu.[2] Abokatu Kristauen Elkarteak erakusketaren aurkako kereila jarri zuen.[3] Iruñean (Nafarroa Garaian) bizi da.

Artistaren beste ekintza batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkonak bere lanetan probokazioa erabiltzen du, jendearengan erreakzio bat eragiteko. Hona hemen ezagunenak egin direnak:

  • 2015eko martxoan, Iruñeko goi mailako arte irakaskuntza publikoa defenditzeko, kalean biluzik perfomancea egin zuen. Iruñeko udaltzainekin arazoak izan zituen, eta 300 euroko isuna jarri zioten. Artistaren esanetan poliziek bortizkeriaz tratatu zuten.[4]
  • 2015eko maiatzean Enterrados («lurperatuak») perfomancea antolatu zuen, 1936ko gerran fusilatuak eta haien familiak omentzeko.

Obra idatzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Solsticio de invierno. Stolon. 2014. ISBN 978-1938022715.
  • No deseado. Museo de Arte Contemporáneo de Bogotá. 2014. ISSN 1909-3543.
  • El cielo en movimiento. Dos Bigotes. 2015. ISBN 978-8494967443.
  • Las horas. Maretti. 2016. ISBN 978-8898855490.
  • Ensayos de arte contemporáneo. Plataforma de Arte Contemporáneo. 2017. ISBN 978-8494232190.
  • Manifiesto. Con-Tensión Editorial. 2018.
  • Presunción del artista como sujeto radical y desobediente, tanto en vida como en muerte. Círculo de Bellas Artes. 2018.
  • Libertad de excepción. Pages Editors. 2018. ISBN 978-8413030135.
  • Teoría del performance Art. Roca Umbert museoa. 2018.
  • Práctica del Performance Art. Roca Umbert museoa. 2018.
  • Abel Azcona, arte, acción y rebeldía. Sant Fruitós de Bages. 2019. ISBN 978-8409100040.
  • Acto de desobediencia. Milenio. 2019. ISBN 978-8497438643.
  • Abel Azcona 1988-2018. Antologia. Tania Bruguera eta Pussy Rioten hitzaurrea. MueveTuLengua. 2019. ISBN 978-8417284527.
  • Los pequeños brotes. Narrazio biografikoak. Dos Bigotes. 2019. ISBN 9788494967443.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]