Maltako setioa edota Maltako Setio Handia (malterazL-Assedju l-Kbir) 1565eanOtomandar InperioakMaltako Ordenaren egoitza zen Malta uharteari egindako setio eta konkista saiakera bat izan zen. Honetan, Maltako Ordenako Zaldunek, 2.000 oinezko gerlariek eta 400 gizonezko, emakumezko eta haur maltarrek otomadarren setioa gainditu eta atzera bidean jarri zituzten. Garaipen hau XVI. mendeanEuropan ospatuenetako bat izan zen. Voltairen hitzetan "ez dago ezer Maltako setioa baino gehiago ezagutzen denik", eta zalantzarik gabe ordurarte Europan zegoen otomandarren garaitezintasunaren ideia desegiten eta MediterraneoanEspainiar Inperioaren nagusitasunaren hasiera ezartzeko balio izan zuen, Lepantoko guduan ikusiko zen bezala.