Meditazio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Naturaren kontenplazioa bakardadean.

Meditazioa hautemate, kontzentrazio eta abstrakziozko teknika mentalak dira, kontzientzia egoera berezi batera nahiz erlaxaziora heltzeko, baita barneko energia eraikitzeko eta erruki, maitasun, egonarri, eskuzabaltasun eta barkamena garatzeko. Teknika modu ugari daude, eserita eginda edo mugimenduan, otoitz egiten edo mantrak errepikatzen eta abar.

Erlijio handi guztietan erabiltzen eta erabili izan da, errituzko praktika moduan, jainkotasunarekin bat egiteko askotan.

Antsietatea, estresa edo gainkarga psikikoa eta bestelako gaixotasunak arintzeko bide ona izan daiteke gaur egungo gure gizarte honetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Meditazio budista.

Idatzitako erreferentzia zaharrenen artean "Vedak" testu hinduetan agertzen dira. Bestela, K. a. VI. eta K. a. V. mendeen inguruan meditazio beste era batzuk garatu zituzten Txina taoistan eta India budistan. Asiako beste lurralde batzuetara hedatu zen budismoa Zetaren Bidearen norabideari jarraituz.

VIII. mendetik-edo Dhikr praktika islamdarrak Jaungoikoaren 99 izenak errepikatzean zetzan, sufiek bere erara aplikatzen zutena, trantzea eta meditazio teknika propioak erabiliz.

XII. mendean kristau monjeek lau urrats definitu zituzten, latinez lectio, meditatio, oratio eta contemplatio (irakurri, hausnartu, otoitz egin eta kontenplatu). 1227an bestela Dōgen-ek jarraibideak idatzi zituen Zazenerako.

XVI. mendean, kristau mistizismoaren eredurik onena bizi izan zen, Santa Teresa Avilakoa alegia.

Yoga eta teknika hinduak AEB eta Europara bereziki 1960ko hamarkadan iritsi ziren nolabait modu zabaldu batean, musika estilo berriekin, psikodelia eta hippy mugimenduarekin nahastatuta sarritan. Urteak aurrera, New Agerekin lotuta agertu da Mendebaldean, eta budismoak indar handiagoa hartu du. Mindfulness edo arreta osoaren teknikak ere zabaltzen joan dira.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Meditazioa