Edukira joan

Mandorla

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pantokratorra San Juan de elizaren mandorla batean. Moarves de Ojeda ( Palentzia).
Kristoren Maiestatean mandorla batean, Erdi Aroko eskuizkribu argiztatu batean.
Ama Birjina mandorla batean. Harzuriz egindako erretaula baten zatia. Erdi Aroko Museo Nazionala, Cluny.

Mandorla hitza Italierako mandorla hitza du jatorria eta arbendola ("almendra" Hego Euskal Herrian) esan nahi du. Obalo edo arbendola itxura du, hots, irudi eliptiko puntaduna, eta bertan pertsonaia sakratuen irudiak gaineratu ohi dira, horien artean, ohikoena, Jesu Kristo berpiztua da, baina baita maiz Ama Birjina edo santuak ere. Batez ere arte erromanikoan eta bizantziar artean erabili izan zen.

Jesu Kristoren berpizkundeko aingeruak Izara Santua eusten eta erromatar erretratuaren elementu tradizionalaren ezkutu borobilaren baturaren eskematizazioa da mandorlaren jatorria.

Iberiar penintsulan hainbat mandorla eskultura aurki ditzakegu, esaterako eliza hauetan: Santa María de Covet ( Lleida ), Santiago de Carrión de los Condes ( Palentzia ) , San Juan Bautista de Moarves de Ojeda ( Palentzia ) , San Esteban, Moradillo de Sedano ( Burgos ). Mandorla bitxi baten adibidea Soriako Santo Domingo elizakoa aipatu daiteke; Hirutasuna mandorlan ageri da, aingeruez inguratua, ebanjelarien sinboloekin eta Ama Birjinarekin eta San Joan Bataiatzailearen irudiekin. [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Bango Torviso, Isidro G. (1992). Erromanikoa Espainian . Madril: Espasa Calpe. ISBN   84-239-5295-9 .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]