Edukira joan

Manio Kurio Dentato

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manio Kurio Dentato

Antzinako Erromako senataria

ezezaguna - ezezaguna

Erromako kontsula

K.a. 290 - K.a. 290

Erromako kontsula

K.a. 284 - K.a. 284

Erromako kontsula

K.a. 275 - K.a. 275

Erromako kontsula

K.a. 274 - K.a. 274
Erromatar zentsore

K.a. 272 - K.a. 272
Pretore


Plebearen tribunoa

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, ?
Herrialdea Antzinako Erroma
Heriotzaezezaguna, K.a. 270 ( urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra

Manio Kurio Dentato (K.a. 270ean hila), Manioren semea, Erromatar Errepublikaren lehen garaietako heroi plebeio bat izan zen, Samnitar Gerrekin amaitzeagatik eta Pirro Epirokoa erregea kanporatzeagatik ospetsua.

Plinio Zaharraren arabera, hortzak zituela jai zen, eta, beraz, Dentato cognomen edo ezizena hartu zuen.

Lehen aldiz, plebearen tribuno bezala aipatua da K.a. 295 eta K.a. 291 arteko uneren batean, Apio Klaudio Zentsorearen egitasmoa zen kontsul bezala bi patriziar izendatzea garaitu zuenean. Kontsul bezala, samnitar eta sabinarrak garaitu zituen, urte horretan bertan, bi garaipen ospatuz. Dentato, K.a. 284an, pretore, kontsul sufekto edo diktadore bezala aukeratua izango zen, zelten aurrera egitea oztopatuz Arretiumgo guduaren ondoren. Berriz kontsul bezala aukeratua izan zen K.a. 275ean eta Pirro Epirokoaren aurka borrokatu zuen, honen aurka, Beneventoko guduan borrokatuz, non Italiatik greziar erregea kanporatu zuen. Lukaniarrak garaitu zituen hurrengo urtean eta hirugarren aldiz kontsul aukeratua izan zen. K.a. 272an, zentsore aukeratua izan zen.

Erroman, Dentato, K.a. 289an Velino Lakua drainatzeaz arduratu zen, eta, K.a. 272an, Anio Vetusaren eraikuntza hasi zuen, Erromako bigarren akueduktua.

Suposatzen denez, bizimodu ustelgaitz eta xalo bat mantendu zuen. Antzinako iturrien arabera, samnitarrek, Manio euren alde jartzeko opari arranditsuekin enbaxada bat bidali ziotenean, arbi bihotzak txigortzen aurkitu zuten. Ordezkaritzaren arrazoia azaldu ziotenean, Dentatok opariei uko egin zion, opari horiek bidali zizkiotenak erortzen ikustea nahiago zuela argudiatuz. Istorio honen benetakotasuna oso eztabaidatua dagoen eta Katon Zaharraren asmakuntza bat izango litzatekeen arren, historian zehar, margolari askorentzako inspirazioa izan da, horien artean, Jacopo Amigoni, Govert Flinck eta beste batzuk daudelarik.

Bere praenomen edo izena, sarri, "Marcus"ekin nahasten da, "M" laburdura, bientzat erabiltzen baita.

Gaur egun, Dutch Study Association S.V.T.B. Curius, Delfteko Teknologia Unibertsitatean dagoenak, izena, Manioren omenez du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manio Kurio Dentato Aldatu lotura Wikidatan