Manuel Tuñón de Lara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Manuel Tuñon de Lara.

Manuel Tuñón de Lara (Madril, Espainia, 1915 - Leioa, Bizkaia, 1997) espainiar historialaria izan zen. Espainiako historiografiaren berritzaile nagusietako bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbide-ikasketak egin zituen, Madrilen. 1932an Gazteria Komunistako kide egin zen, eta alderdiko buruzagitzan izan zen 1934tik 1936ra, Espainiako lehen ikasle-sindikatu komunistako lehendakari izateaz gainera. Espainiako Gerra Zibila amaitu zenean, kontzentrazio-esparru batean atxilotu zuten. 1946an Parisa erbesteratu zen. Parisen, lan egiteaz gainera, zuzenbide eta historiako ikasketak sakondu zituen. Harrezkero, ikaskuntzan eta irakaskuntzan murgildu zen, politika alde batera utzita.

Historiako eskolak eman zituen Paueko Unibertsitatean (1970), eta Espainiako Egungo Historiari buruzko hizketaldiak antolatu zituen. Hizketaldi haiek (1980 arte beraren zuzendaritzapean antolatuak) garrantzi handikoak izan ziren Espainiako historiaren azterketan sakontzeko, Espainiako eta Europako historialari askok parte hartu baitzuten bertan. Franco hil baino urte batzuk lehenago itzuli zen Espainiara.

Hurrengo urteetan irakaskuntzan aritu zen, Hispaniako Ikerkuntza Zentroko zuzendaritza eta Paue eta Bordeleko Unibertsitateetan Espainiako Egungo Historiako Dokumentazio Zentroko zuzendaritza bere gain izateaz gainera. Madrilen, Segovian, Cuencan eta Euskal Herrian eman zituen eskolak.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lanetan aipagarria da gertaera sozialak eta ekonomikoak gertaera politikoekin lotzeko egindako ahalegina, garrantzi handikoa geratu zena historiografia diziplina zientifikotzat hartzeko orduan. Sari eta aipamen ugari jaso zituen. Besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitateko honoris causa doktore izendatu zuten, Julio Caro Barojarekin batera.

  • Espagne (1955) (Espainia)
  • From Incas to Indios (1956) (Inkengandik indiarretara)
  • La España del siglo XIX (1808-1914) (1961) (XIX. mendeko Espainia)
  • El movimiento obrero en la historia de España (1962) (Langile higikundea Espainiaren historian)
  • Variaciones del nivel de vida en España (1965)
  • Introducción a la historia del movimiento obrero (1965)
  • La España del siglo XX (1966) (XX. mendeko Espainia)
  • Introducció a la historia del moviment obrer (1966)
  • Antonio Machado, poeta del pueblo (1967) ("Antonio Machado, herriko poeta")
  • Medio siglo de cultura española (1970)
  • Estudios sobre el siglo XIX español (1971)
  • Metodología de la Historia social de España (1973)
  • Historia y realidad del poder (1973)
  • La España del siglo XIX (1974)
  • La Segunda República (1976) (Bigarren Errepublika)
  • Luchas obreras y campesinas en la Andalucía del siglo XX: Jaén (1917-1920): Sevilla (1930-1932) (1978)
  • España bajo la dictadura franquista (1980) (Espainia Francoren diktadurapean)
  • Tres claves para la Segunda República (1985)
  • Historia de España (zuzendari) (1988) (Espainiako Historia)
  • Comunicación y cultura durante la II República y la Guerra Civil (1990)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]