Manuela Zubiaurre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Manuela Zubiaurre
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1837
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1916 (78/79 urte)
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria

Manuela Frantziska Zubiaurre Erroitzenea[1][2][3], Doña Manuela Bertsolari[3] izengoitiaz ezaguna (Tolosa, 18371916[3]), bertsolaria izan zen. Emakume bertsolari lehenengoetariko bat kontsideratzen da[4].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tolosan jaio zen[3]. Gurasoak Sebastian Zubiaurre Areta eta Manuela Josefa Erroitzenea Telletxea izan ziren[1].

1854 edo 1855ean Jose Maria Iparragirre ezagutu zuen[2]. Zugana Manuela bertso-sorta Zubiaurreri eskainia dagoela uste da[2][5]. Bertsio batzuen arabera, benetan maitasun-harreman batean zeuden[6] edo Manuelak uko egin zion[5].

1862ko uztailaren 1ean Vicente Arregi Agirre gozotegiko jabearekin ezkondu zen[4][7]. Bederatzi seme-alaba izan zituzten: Pia Fernanda[8], Genoveva Maria Manuela[9], Isabela Klotilde Simona[10], Fernando[11], Felizia Manuela[12], Alberto[13], Maria Magdalena Tomasa[14], Juan Elias[15] eta Angela Ignazia[16].

Antonio Zavalak Manuela Zubiaurre aipatu zuen Oiartzungo beste lau bertsolari liburuan:

« Tolosan ere izan omen zan, garai batean, Manuela bertsolaria zioten bat. »

[17]


Manuela Zubiaurreren bat-bateko sorkuntzarik ez da gelditu, bere bertso-paperak ere ez dira argitaratu[3].

Lekukotasun batzuen arabera, Bertsolari izengoitia baino ez zen:

« Zenbait adiskide ni baño zarragoai galdetu izan diet ea iñoiz Doña Manuela ura bertsotan ari zala entzun izan zien; edota beste norbaitek ikusita entzute ori ote zuten. Ezetz erantzun didate, ‘bertsolarinekoak’ etxe artan bizi ziranak artzen zuten izengoitia omen zan. »

[18]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Manuela Francisca, Zubiaurre, Erroicenea» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  2. a b c Agirre Maiora, Antxoka. (2019). «II.I.I Manuela Zubiaurre Bertsolari (1837-1916)» Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018). Ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza bat. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 42 or..
  3. a b c d e «Manuela Zubiaurre» BDB Bertsolaritzaren datu-basea.
  4. a b Agirre Maiora, Antxoka. (2019). «II.I.I Manuela Zubiaurre Bertsolari (1837-1916)» Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018). Ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza bat. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 43 or..
  5. a b Gurrutxaga Uranga, Amagoia. (2020). «Absentziaren balada» Berria.
  6. (Gaztelaniaz) Arana Martija, José Antonio. (1987). Iparraguirre, cantor de Euskal Herria. in: Iparragirre. Euskaltzaindia, 102 or..
  7. (Gaztelaniaz) «Índice digital de la Partida de matrimonio de: Vicente, Arregui, Aguirre con Manuela Francisca, Zubiaurre, Erroicerenea» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  8. (Gaztelaniaz) «Pia Fernanda, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  9. (Gaztelaniaz) «Genoveva Maria Manuela, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  10. (Gaztelaniaz) «Isabela Clotilde Simona, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  11. (Gaztelaniaz) «Fernando, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  12. (Gaztelaniaz) «Felicia Manuela, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  13. (Gaztelaniaz) «Alberto, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  14. (Gaztelaniaz) «Maria Magdalena Tomasa, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  15. (Gaztelaniaz) «Juan Elias, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  16. (Gaztelaniaz) «Angela Ignacia, Arregui, Zubiaurre» Archivo Histórico Diocesano de San Sebastián.
  17. Zavala, Antonio. (1974). «Martzelina Lopetegi Olaiz (1864–1930)» Oiartzungo beste lau bertsolari. Tolosa: Sendoa, 105 or. ISBN 84-7158-072-1..
  18. Agirre Maiora, Antxoka. (2019). «II.I.I Manuela Zubiaurre Bertsolari (1837-1916)» Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018). Ahots subalternoaren bizi-indarraren testigantza bat. Leioa: Euskal Herriko Unibertsitatea, 41 or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.