María Braña de Diego

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Braña de Diego
Bizitza
JaiotzaMadril1912ko azaroaren 28a
Herrialdea Espainia
HeriotzaZaragoza2007ko urriaren 27a (94 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeduki-editorea, arkeologoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)Espainiako Arkeologia Museo Nazionala
KidetzaArtxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboa

María Braña de Diego (Madril, 1912Zaragoza, 2007ko urriaren 27a) Espainiako museoetako arkeologoa, maistra eta kontserbatzailea izan zen.[1] Kordobako Museoan, Prado Museoan, Museo Arkeologiko Nazionalean eta Espainiako Herriaren Museoan lan egin zuen.[1] Segoviako Artxibo Historiko Probintzialeko lehen zuzendaria eta Espainiako Emakume Unibertsitarioen Elkarteko (AEMU) lehendakaria ere izan zen.[2]

Mariak Eskola Institutuan egin zituen lehen ikasketak.[3] 1933ko Mediterraneoko unibertsitateko itsas bidaietan parte hartu zuen. Espainiako arkeologian mugarria izan zen eta espainiar emakume asko erakarri zituen diziplinara.[4] Filosofia eta Letrak ikasi zituen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean.[5] 1945ean Artxibozain, Liburuzain eta Arkeologoen Kidego Fakultatiboan sartu zen; Museo Arkeologiko Nazionalean izan zuen lehen destinoa.[5] Ondoren, Segoviako Ogasun Ordezkaritzako artxibo historikoetara eraman zuten. Handik Toledoko Museo Arkeologikoaren zuzendari izatera pasa zen 1950eko irailaren 29ra arte, orduan joan baitzen Museo Arkeologiko Nazionalera.[5] 60ko hamarkadan Espainiako Emakume Unibertsitarioen Elkarteko buru izan zen.[1] 1971n Prado Museora joan zen, eta han, Isabel de Ceballos-Escalarekin batera, Pedro Fernández Duránen ondareko dekorazio-arteen piezak katalogatu zituen.[5]

Espainiako gerra zibilean, Caspeko umezurtzentzako ikastetxe batean maistra jardun zuen eta haiekin ihes egin zuen oinez Kataluniaraino.[1] Diktaduran errepresaliak jasan zituen. Bere bizitzako azken urteetan Politeia Fundazioan parte hartu zuen.[1]

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozan hil zen 2007ko urriaren 27an, 95 urte zituela.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e María Braña de Diego, una buena maestra. Ritama Muñoz-Rojas. El País. 5 de noviembre de 2007. Consultado el 21 de septiembre de 2015.
  2. 70 años de labor seria y libre a favor de la mujer Natacha Seseña. El País. 13 de noviembre de 1990. Consultado el 21 de septiembre de 2015.
  3. Mujeres para un siglo. RTVE.es. 9 de marzo de 2004.
  4. Excavating Women: A History of Women in European Archaeology. 1998. Editado por Magarita Díaz-Andreu y Marie Louise Stig Sorensen. Spanish Women in a changing world. p.130. Ed. Routledge.
  5. a b c d Ficha Museo del Prado. Enciclopedia Online. Fundación Amigos Museo Nacional del Prado. Consultado el 21 de septiembre de 2015.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]