María Martín Barranco

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Martín Barranco
Bizitza
JaiotzaMotril
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaGranadako Unibertsitatea
Gaztela-Mantxako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakabokatua, saiakeragilea eta idazlea

María S. Martín Barranco (Motril, Granada, Andaluzia, XX. mendea) granadar abokatua, idazlea et dibulgatzailea da. Generoan eta berdintasunean aditua den idazle eta dibulgatzailea da, eta hizkuntza inklusiboaz idazten du. Andaluziako Hezkuntza Publikoko Ikasleen Gurasoen Elkarteen Konfederazioak (Codapa) aintzatetsi du haren ibilbidea.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzenbideko lizentziaduna da Martin, Granadako Unibertsitatean. Ondoren, Gaztela-Mantxako Unibertsitatean graduondo bi egin zituen: Genero-ikuspegia duen Gizarte Esku-hartze espezialitateko graduondokoa eta Komunikabideetan, gatazketan eta giza eskubideetan aditu graduondoa.[1]

Argitaratutako lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an, lehen liburua argitaratu zuen, Ni por favor ni por favora izenekoa. Liburu horretan modu integratzailean eta inor baztertu gabe adierazteko jarraibideak ematen ditu.[3]

2020an, Mujer tenías que ser argitaratu zuen, hizkera sexista aztertu eta feminismoaren balioak nabarmendu zituen. Lan horretan, egungo hizkuntza matxismoaren propaganda dela dio.[4][5]

2022an, Punto en boca argitaratu zuen, hizkuntzako sexismoari buruzko saiakera. Bertan erabiltzen ditugun hitzak ez direla neutroak azpimarratzen du.[6]

Espainiako eta Latinoamerikako genero-gaien dibulgatzaile lanean eskarmentua du. Komunikabideetan ere kolaboratzaile lanetan hartu du parte.[7][8]

2013az geroztik, Martinek EVEFem zuzentzen du , prestakuntza feministako eskola presentziala eta onlinekoa.[9]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2022ko ekainean, Andaluziako Irrati eta Telebistan Con acento de mujer saioa (RTVA) izan zen Hezkuntza Publikoko Ikasleen Gurasoen Elkarteen Andaluziako Konfederazioak (Codapa) ematen dituen XIX. Codapa Sarien irabazleetako bat. Elkarte horrek idazlearen ibilbidea ere aitortu zuen,[2]
  • 2022an Francisco Javier de Burgos 2021 saria jaso zuen, hizkuntza inklusiboaren ikerketan egindako ibilbidearengatik. Gracia Morales dramaturgo eta poetak ere jaso zuen saria.[10]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019 – Ni por favor ni por favora: cómo hablar con lenguaje inclusivo sin que se note (demasiado). Catarata. ISBN 978-84-9097-682-1.
  • 2020 – Mujer tenías que ser: la construcción de lo femenino a través del lenguaje. Catarata ISBN 978-84-1352-057-5.
  • 2022 – Punto en boca: (esto no es un manual de lenguaje inclusivo). Catarata ISBN 978-84-1352-398-9
  • 2023 – La desfachatez machista. Catarata.[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]