María Pineda

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Pineda
Bizitza
JaiotzaMálaga1960ko azaroaren 7a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMálaga2015eko apirilaren 4a (54 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta modeloa
IMDB: nm2422775 Edit the value on Wikidata

María Pineda (Malaga, 1960ko abenduaren 12aIbídem, 2015eko apirilaren 4a) espainiar modelo eta enpresaburua izan zen, eta, gainera, noizbehinkako aktore lanen bat egin zuen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1978an ezagutarazi zen, 17 urte zituela, Miss Espainia lehiaketako lehen ohorezko dama izan zenean. Haren ospea areagotu egin zen Joaquín Cortés flamenko-dantzariarekin harreman sentimentala (1994-1996) hasi zuenean. Ordutik, prentsaren eta bihotzeko programen ohiko aurpegia izan zen. Telebistako aktore eta programetako laguntzaile ere aritu zen lanean urte askoan.

2009an, 48 urte zituela, minbizia diagnostikatu zioten. Esan zuenez, bere senide asko hil ziren gaixotasun horren ondorioz, besteak beste ama 1988an. Neba,1987an hil zen, 18 urte zituela zirkulazio-istripu baten ondorioz.

Maria 2015eko apirilaren 4ko gauean hil zen 54 urterekin, birikietako minbiziaren aurkako sei urteko borroka luzearen ondoren. Bere bikotekidea Emilio Molina enpresaburua zen. 2015eko apirilaren 5ean erraustu zen, Malagako udal hilerrian.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1992, Una estación de paso, Gracia Querejeta.

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2001 - 2014, Pasapalabra (31 programatan lehiakidea)
  • 2013, Gauza bat esan nahi dizut (gonbidatua)
  • Deluxe (3 elkarrizketa)
  • 2003, La isla de los famosos (2. finalista, 53 egun elkarrekin bizitzen)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Muere la modelo María Pineda tras una ardua lucha contra el cáncer» El Mundo 2015-04-04 (Noiz kontsultatua: 2015-04-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]