Edukira joan

María Pry

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Pry

Bizitza
Jaiotza1984ko irailaren 28a (40 urte)
Herrialdea Espainia
Jarduerak
Jarduerakfutbol entrenatzailea eta futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 

María del Mar Fernández Montero, ezagunagoa María Pry izenez (Bormujos, Sevilla, 1984ko irailaren 28a), sevillar futboleko entrenatzailea eta futbolari ohia da. Espainiako Lehen Mailako Madrid CFF zuzentzen du. 2018an, Espainiako Futboleko Errege Federazioak Ramón Cobo saria eman zion Lehen Iberdrolako entrenatzaile onena izateagatik. Futbol Entrenatzaile Nazionalaren UEFA Pro lizentzia du.[1]

1984ko irailaren 28an jaio zen María Pry, Sevillako Bormujos herrian, eta igeriketari esker hasi zen kirol-munduan.[2] Kirol-modalitate horretaz gozatuz, kategoria nazionalean lehiatu zen 14 urte bete arte Castallarekin, Castilleja de la Cuestako taldearekin (Sevilla). Ondoren, Pryk futbolari ibilbideari ekin zio, eta, gero, entrenatzaile gisa.

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziaduna da Pry (2005-2009, Pablo de Olavide Unibertsitatea, Sevilla), eta, gainera, titulazio hauexek ditu:

  • Animazioko eta Jarduera Fisiko eta Kiroletako goi mailako teknikaria (2003-2005).
  • I. mailako futbol-entrenatzailea, Pablo de Olavide Unibertsitatea - CEDIFA - RFEF (2008).
  • II. mailako futbol-entrenatzailea, Pablo de Olavide Unibertsitatea - CEDIFA - RFEF (2010-2011).
  • Futbol entrenatzaile nazionala, Pro UEFA - CEDIFA - RFEF (2013).
  • Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Masterra, Gorputz Hezkuntzan espezializatua, Isabel I Unibertsitatea, Burgos (2015/2016).
  • Padeleko entrenatzaile nazionala.
  • Kirol eta goi mailako kiromasajista.
  • Analista eta scouting goi-mailako ikastaroa futbolean - Hi Futbola - Camilo José Cela Unibertsitatea.

Gainera, Al Andalus Kirol Zentro Teknikoko (EDRES, TSAAFD eta TECO) zuzendari pedagogikoa izan da Pry 2014az geroztik, baita hainbat programa eta ikastaro nazionaletan eta nazioartekoetan ohiko irakaslea ere, bai presentzialak bai e-learning modalitatekoak, arlo teknikoarekin edo kirol-kudeaketarekin zerikusia dutenak.*

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

María Pryk Castilleja CF taldean hasi zuen bere ibilbidea, eta, garai hartan, Aljarafe Sevillareran zegoen emakumezkoen futbol-talde bakarra izan zen. Castilleja de la Cuesta herrian ohikoa da gazteek beren artean “los Pry/ Prytarrak” deitzea, eta hortik dator ‘María Pry’.[3]

Jokalari gisa, Ñaque CDan, Dos Hermanas CF eta Hipspalis CDan ere aritu zen. Ondoren, Emakumezkoen Sevilla FC taldean sartu zen, eta hantxe egon zen 2008. urtera arte, entrenatzaile izatea erabaki zuen urte berera arte, eta Sevilla FC Klubeko futbol 7ko nesken taldearen arduradun bihurtu zen, 12 eta 13 urte bitarteko neskatoak prestatzen.*

Entrenatzaile

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sevilla Fútbol Club

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an, denboraldiaren, Pryk jokalari botak zintzilikatzea erabaki zuen entrenatzaile lanetan hasteko. Pry Ligako eta Udaberriko Kopako (2008-2009) txapeldun izan zen nesken futbol 7ko taldearekin. 24 urte besterik ez zituen. Hurrengo denboraldian, Sevilla FC nesken filial taldearen prestatzaile fisikoa izatea eskaini zioten, baina entrenatzailea denboraldia hasi baino astebete lehenago joan zenean, bera arduratu zen planteleko entrenatzaile-lanak egiteaz.*

Hurrengo urtean lehen emakume-taldea zuzentzeko aukeratu zuten. Talde horretako kide ziren jokalari asko, aurretik taldekide izan zituenak ziren. Taldea jaitsi egin zen eta bigarren mailan lehiatu zen hurrengo denboraldian. Kanpaina horren amaieran, 2012an, kategoria gorenera itzuli zen berriro, Emakumezkoen Superligara. Promozioa Sevillarekin jokatu ondoren, Pryk eta klubak beren bideak banatzea erabaki zuten. Beste talde batekin akordiorik lortu gabe joan zen.*

Real Betis Balompié

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012tik 2019ra bitartean Real Betis Balompié Femeninoa entrenatu zuen eta bi urtez jarraian Ligako txapeldun izatera eraman zuen taldea. Horietako batean, Lehen Mailara igotzea ere lortu zuen. Andaluziako txapeldunordea izan zen, bai 2015-2016 denboraldian, bai 2016-2017 denboraldian. Sailkapeneko seigarren postuan egon zen Betis, azken bi denboraldietan. Gainera, klubeko emakumezkoen ataleko koordinatzailea izan zen.*

2018an, María Pryk Lehen Mailako Iberdrola Ligako entrenatzaile onenaren Ramón Cobo saria jaso zuen. Sari hori 2011tik Espainiako Futboleko Errege Federazioko (RFEF) Entrenatzaileen Batzorde Nazionalak ematen die urtero, Espainiako futboleko teknikaririk garrantzitsuenei.[4] Luis Rubialesek, RFEFeko presidenteak, sari-banaketan hauxe esan zuen:

"Sari hau garrantzitsua da ez baita lehiaketarengatik bakarrik ematen, bukaeran betetzen den postua edo mailaz igotzea. Sari horren garrantzia Ramón Cobok bere bizitza osoan jokalari eta entrenatzaile gisa aldarrikatu zituen balioengatik da."

María Pry zazpi denboralditan egon zen Betisen, eta 2019ko maiatzaren 9an agur esan zion taldeari Benito Villamarín estadioan.[5] Pryrekin bertan izan ziren, besteak beste, María Victoria López, klubeko emakumezkoen ataleko sailburua; Pablo Vilches, ataletako arduraduna; Real Betis Féminas-eko lehen mailako jokalariak; Lorenzo Serra Ferrer, elkarteko kirol-presidenteordea; eta Rafael Gordillo, Real Betis Fundazioko presidentea.[6]

Levante - Kirol Batasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Levante Femenino taldearekin sinatu aurretik, María Pryk eskaintza bat jaso zuen Hirugarren Mailako gizonezkoen klub bateko aulkiaz arduratzeko.[7] Hala ere, Valentziako klubarekin ahozko akordioa lortu zuenez gero, Sevillako taldeari ezetz esan zion. Levantek ofizial egin zuen 2019ko ekainaren 4an.[8]

2019-2020 denboraldian, sailkapeneko hirugarren postuan egon zen Levante Lehen mailako Iberdrola Ligan.[9] Pryk agur esan zion Levanteri 2021eko ekainaren 29an.[10]

Emakumezkoen Futbol Taldea, Madril

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txilen denbora labur batean Emakumezkoen Santiago Morning taldea entrenatzen jardun ondoren, 2022ko urtarrilaren 26an, Espainiara itzuli zen Madril CFF taldera.

Denboraldia Kluba Liga Herrialdea
2009-2012 Sevilla FC Emakumeak Espainiako Emakumezkoen Lehen Maila Espainia Espainia
2012-2019 Real Betis Emakumezkoen Futbola Espainiako Emakumezkoen Lehen Maila Espainia Espainia
2019-2021 Levante UD Emakumeak Espainiako Emakumezkoen Lehen Maila Espainia Espainia
2021 Santiago Morning Emakumeak Txileko Emakumezkoen Lehen Maila Txile Txile
2022- Madrilgo CFF Espainiako Emakumezkoen Lehen Maila Espainia Espainia

Jokalari Palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Andaluziako txapelduna Sevillako Selekzioarekin.
  • Espainiako txapeldunordea Andaluziako Selekzioarekin.
  • Espainiako txapelduna Andaluziako selekzioarekin.
  • Probintziako Ligako txapelduna, Dos Hermanas CF eta Sevilla FC taldeekin, eta Liga Nazionalerako igoera.
  • Bigarren mailako txapelduna Dos Hermanas CF taldearekin. Bere taldea Rayo Vallecanok kaleratu zuen Emakumezkoen Lehen Mailara igotzeko fasean.
  • Ligako txapeldunordea Sevilla FC-rekin (gol batengatik galdu zuten Ligako titulua).

Entrenatzaile Palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sevilla FC
Real Betis Balompié
  • Ligako titulua (emakumezkoen bigarren maila) Real Betis Balompiérekin eta Mailaz Igotzeko Ligako txapeldunordea: 2015.
  • Liga Real Betis Balompiérekin eta Mailaz Igotzeko Ligako txapelduna (Emakumezkoen Lehen Mailara igotzea): 2016.
  • Andaluziako txapeldunordea Real Betis Balompiérekin: 2016, 2017.
Emakumezkoen UD Levante
  • Emakumezkoen Espainiako Superkopako txapeldunordea, Levante UDrekin: 2021 Levante UDko Erregina Kopako txapeldunordea: 2021
Emakumezkoen Santiago Morning
  • Txileko Emakumezkoen Lehen Mailako txapeldunordea Santiago Morningekin: 2021

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]