Levante Unión Deportiva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Levante Unión Deportiva
Ezizena(k) Granoteak
Sorrera 1909 (1939an batu)
Futbol zelaia Ciutat de València estadioa
(edukiera: 25.570 lagun)
Presidentea Espainia Quico Catalán
Entrenatzailea Espainia Juan Ramón López Muñiz
Liga Lehen maila
2016-17 2. mailan, 1.a (igo da)
Webgunea Webgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Artikulu hau futbol taldeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Levante».
Valenciaren aurkako derbia.
UEFA Europa Leagueko partida FC Rubin Kazan talde errusiarraren aurka, 2013an.

Levante Unión Deportiva 1909an sortutako Valentziako futbol taldea da, lehen mailan jokatzen duena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Valentziako Futbol Federazioa 1909an sortu zenean hainbat talde zeuden hirian, Gimnástico Club de Fútbol eta Fútbol Club Levante besteak beste. Valencia Club de Fútbol oraindik ez zegoen, 1919an eratu baitzen. Hala ere hasierako urte haietan ez batek ez besteak ez zuten emaitza aipagarririk izan.

F.C. Levantek 1937an garaipen itzela lortu zuen Copa de la España Libre txapelketan, finalean Valencia CF-ri 0-1 irabaztean. Espainiako Diputatuen Kongresuak Espainiako Kopa kategoria eman badio ere Futbol Federazioak ez du onartzen.

Klubaren sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gerra Zibila bukatzean Gimnástico CF ia jokalari gabe gelditu zen, eta FC Levante aldiz jokalariz ondo baina futbol zelairik gabe. 1939an beraz biek bat egitea erabaki zuten Unión Deportiva Levante-Gimnástico izena hartuz. Hasierako kamiseta zuri-gorria izan zen, baina 1941-42 denboraldian Levante Unión Deportiva izena hartzean Gimnásticoren kamiseta urdin-granatea erabiltzea erabaki zen.

Lehen mailan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren eta hirugarren mailan urte dezente egin zituen. 1958-59an lehen mailara igotzeko zorian izan zen baina U.D. Las Palmasen aurka jokaturiko promozioan galtzaile atera zen. Azkenik 1963an lortu zuen bere ametsa. Lehenengo urtean 10. postuan sailkatu zen baina hurrengo denboraldian berriz ere jeistea tokatu zitzaion Málagarekin promozio galdu ostean.

70. hamarkada eta bereziki 80. hamarkada krisi ekonomiko latzagatik ezagutzen da. Behe mailatan ibiltzeko ere nahikoa lan izan zuen.

XXI mendea: Lehen mailara itzulera eta Europan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen mailara itzultzeko ia 40 urte behar izan zituen. 2003-04 urtean lortu zuen eta Bernd Schuster entrenatzaile zuela bikain hasi zuen urtea, Europako postuetarako sailkatuko zela ere ematen zuelarik, baina denboraldia luze egin zitzaion eta urtea amaitzean Bigarren mailara jeitsi zen. Hala ere hurrengo urtean berriz igo zen Lehen mailara José Manuel Esnal euskalduna entrenatzaile zuela. 2011-12 denboraldia bikaina egin zuen. Inork espero ez zuelarik bere historian lehenengoz Europa Leaguerako sailkatu zen, seigarren egin baitzuen ligan. 2012-13 urtean UEFAko taldekako fasea gainditu eta final zortzirenetara iritsi zen eta FC Rubin Kazan talde errusiarrak kanporatu zuen. Ligan ez da hain ondo ibili baina azken hiru denboraldiak lasaiak izan ditu. Hurrengo urteetan igo eta jeitsi ibili zen taldea. 2016-17an txapelduna izan da, bigarrenari 14 puntu aterata eta Lehen mailara iztuli da.

Uniformea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1909-1927
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1927-1936
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1936-1939
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1939-1942
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
1942-tik

Azken urteetako ekipamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2011-2013
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2013-2014
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2014-2015
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2015-2016
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2016-2017
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2017-2018

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017-18 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 12
  • Denboraldiak 2. mailan: 37
  • Denboraldiak 2. B mailan: 12
  • Denboraldiak 3. mailan: 16
  • Ligako posturik onena: 6.a Lehen mailan (2011-12)

Irabazitako txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako txapelketak: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko txapelketak: 0[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012-13 denboraldian final hamaseirenak jokatu zituen.

Lagunartekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013

Azken urteetako ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Espainiako Liga Errege Kopa Europa
2000-01 8.a (2. mailan) 1/32
2001-02 19.a (2. mailan) 1/32
2002-03 4.a (2. mailan) 1/64
2003-04 1.a (2. mailan) 1/16
2004-05 18.a 1/32
2005-06 3.a (2. mailan) 1. itzulia
2006-07 15.a 1/32
2007-08 20.a 1/16
2008-09 8.a (2. mailan) 2. itzulia
2009-10 3.a (2. mailan) 2. itzulia
2010-11 14.a 1/16
2011-12 6.a 1/4
2012-13 11.a 1/16 1/16 (Europa League)
2013-14 10.a 1/4
2014-15 14.a 1/16
2015-16 20.a 1/32
2016-17 1.a (2. mailan) 2. itzulia

Emakumezkoen taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Levante Unión Deportiva (emakumezkoen taldea)»

Levantek nesken talde indartsua dauka. 2000an Erreginaren Kopa irabazi zuenetik onenen artean egon da. Dagoeneko 4 liga eta 6 kopa eskuratu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Levante Unión Deportiva Aldatu lotura Wikidatan
2017-18 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak Liga trophy (adjusted).png
Athletic Kluba | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Celta Vigo | Deportivo Alavés | Deportivo Coruña | Eibar | Espanyol | Getafe
Girona | Las Palmas | Leganés | Levante | Málaga | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Vila-real