Edukira joan

Mara Gabrilli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mara Gabrilli

Brasilgo diputatu


Barrutia: São Paulo (en) Itzuli
Hautetsia: 55th legislature of the National Congress of Brazil (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSão Paulo1967ko irailaren 28a (56 urte)
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa eta politikaria
Lantokia(k)Brasilia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Social Democratic Party (en) Itzuli

maragabrilli.com.br
Facebook: maragabrilli Twitter: maragabrilli Instagram: maragabrilli Edit the value on Wikidata

Mara Cristina Gabrilli (São Paulo, 1967ko irailaren 28a) brasildar psikologo, publizitate-eragile eta politikaria da, Alderdi Sozialdemokratako kidea[1][2]. 2009tik 2011ra São Pauloko zinegotzia izan zen, 2011tik 2019ra diputatu federala eta gaur egun São Paulo estatua ordezkatzen du Brasilgo senatuan[3].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luiz Alberto Ângelo Gabrilli Filho eta Claúdia Myrna Marturano Gabrilliren alaba, São Paulon jaio zen 1967an. 1994an auto istripu batean zauritu tetraplegiko geratu zen. 1997an Mara Gabrilli Institutua sortu zuen desgaitasuna duten kirolariei laguntzeko eta ikerketa zientifikoak eta gizarte-proiektuak sustatzeko[4].

Psikologia ikasi zuen Universidade Paulistan eta gizarte-komunikazioa eta publizitatea Publizitate eta Marketin Goi Eskolan.

2004an São Pauloko Udalean zinegotzi izateko aurkeztu zen, 11.917 boto jaso zituen eta ez zen hautatua izan, ordezko gisa geratuz[5][6]. 2005etik 2007ra, Deagaitasuna eta Mugikortasun Urria duten Pertsonen Udal Idazkaritza zuzendu zuen[7]. 2007an zinegotzi bihurtu zen[8], eta 2008an hautatua izan zen 79.912 botorekin[9][10].

2014an, São Pauloko diputatu federal hautatu zuten 155.143 botorekin. 2016an Dilma Rousseffen impeachmenten alde bozkatu zuen[11] eta 2017ko abuztuan Michel Temerren aurkako ikerketa bat irekitzearen alde[11][12].

2018an, Brasilgo Senatu Federalerako aurkeztu zen[1] eta 6 milioi boto baino gehiagorekin hautatua izan zen. Urte berean Nazio Batuen Erakundeko Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideen Batzorderako hautatu zuten lau urterako[13].

2023ko urtarrilean, Brasilgo Alderdi Sozialdemokrata (PSDB) utzi zuen hemeretzi urteren ondoren, eta Alderdi Sozialdemokratan (PSD) sartu zen[14].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Portugesez) «Divulgação de Candidaturas e Contas Eleitorais» Divulgação de Candidaturas e Contas Eleitorais (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  2. (Portugesez) «PSD acerta filiação de Mara e Eliziane e se torna maior bancada do Senado» Folha de S. Paulo 2023-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  3. (Portugesez) «Major Olimpio (PSL) e Mara Gabrilli (PSDB) são eleitos senadores por São Paulo» G1 2018-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  4. (Portugesez) «Mara Cristina Gabrilli» FGV - CPDOC (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  5. (Portugesez) «Resultado da eleição 2004» Tribunal Superior Eleitoral (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  6. (Portugesez) «Mara Gabrilli» www.eleicoesepolitica.net (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  7. (Portugesez) Souza Ventura, Luiz Alexandre. «Mara Gabrilli é eleita para comitê da ONU sobre pessoas com deficiência» Vencer Limites 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  8. (Portugesez) «Conheça os Deputados» Portal da Câmara dos Deputados (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  9. (Portugesez) «Divulgação de Candidaturas e Contas Eleitorais» Tribunal Superior Eleitoral (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  10. (Portugesez) «Veja os 55 vereadores eleitos em São Paulo» G1 (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  11. a b (Portugesez) «Veja como deputados votaram no impeachment de Dilma, na PEC 241, na reforma trabalhista e na denúncia contra Temer» G1 2018-08-02 (Noiz kontsultatua: 2017-10-11).
  12. (Portugesez) «Como votou cada deputado sobre a denúncia contra Temer» CartaCapital 2017-08-03 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  13. (Portugesez) «Brasileira é eleita para Comissão da ONU sobre Direitos das Pessoas com Deficiência» ONU News 2018-06-12 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).
  14. (Portugesez) Ribeiro, Bruno. «Senadora por SP, Mara Gabrilli troca PSDB por PSD de Gilberto Kassab» Metrópoles 2023-01-27 (Noiz kontsultatua: 2024-07-05).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]