Dilma Rousseff Belo Horizonten sortu zen, 1947ko abenduaren 12an. Aita, Pedro Rousseff, bulgariar abokatua zen eta ama, Dilma Jane da Silva, irakaslea[2]. Gaztetatik ideia sozialistak izan zituen, eta hiri-gerrilla marxistan aritu zen diktaduraren garaian. 1969an klandestino egin zen, baina urtebete geroago atxilotu, torturatu eta espetxeratu zuten[3]. 1973an, kartzelatik irten eta Porto Alegrera joan zen bizitzera. Berriz ere politikagintzan sarturik, 2000an Brasilgo Langileen Alderdia afiliatu zen. 2003-2005 bitartean, Energia ministroa izan zen Lula da Silva gobernuan. 2005ean Kabineteko buru bilakatu zen[4]. 2010eko presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen, José Serraren aurka, bigarren itzulian botoen %56 lortuz. 2014an berriz hautatu zuten presidente[5], baina 2016koabuztuaren 31n Senatuak kargutik kendu zuen. Rousseffek estatu kolpetzat jo zuen kargugabetzea[1].