Edukira joan

Marabedi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marai» orritik birbideratua)

Marabedia edo maraia (gaztelaniaz: maravedí) Iberiar penintsulako diru historiko bat da, hainbat balio izan zituena; batez ere, erreal-laurdenaren hogeita hamalaurena balio zuen kobrezko diruaren izena zen.[1]

Gaztelako Erresuman 1172an Alfontso VIII.ak urrezko txanponak egiteari ekin zionean, laster Fernando II.a Leongoak gauza bera egingo zuen. Maravedí edo morabetí izena jarri zieten, hau da, «almorabide txanpona». Txanponak elebidunak ziren, musulmanekiko merkataritza harremanetan erabili ahal izateko. Alfontso X.a Gaztelakoak zilarrezkoak egin zituen, eta Errege-erregina katolikoek kobrezkoak.[2] Elisabet II.a Espainiakoaren erregealdia arte iraun zuen; orduan, zentimoak ordezkatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Marabedi» Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. .
  2. (Ingelesez) MacKay, Angus (1981) Money, prices and politics in Fitfteenth Century Castile. Londres: Royal Historical Society. ISBN 0-901050-82-2

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]