Marcelino Bergara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bergara I.a
Izen osoa: Marcelino Bergara Larralde
Jaiotza data: 1943ko maiatzaren 16a
Jaioterria: Nafarroako Foru Erkidegoa Etxalar, Nafarroa (Euskal Herria)
Heriotza data: 2010eko urriaren 10a
Heriotza herria: Gipuzkoa Donostia, Gipuzkoa (Euskal Herria)
Egungo enpresa: Erretiratuta
Postua: Aurrelaria
Debutatze pilotalekua: 1962ko azaroaren 3a
Erretiratze data: 1981

Marcelino Bergara Larralde edo Bergara I.a (1943ko maiatzaren 16a, Etxalar, Nafarroa - 2010eko urriaren 10a[1], Donostia, Gipuzkoa) pilotari nafar bat izan zen, esku pilotan aritu zelarik. Etxalarko mutikoa (gaztelaniaz el Mozo de Etxalar) ezizena ere jaso zuen. Salvador Bergara Larralde edo Bergara II.a pilotariaren anaia zen.

1962an estatu mailako esku pilotako banakako txapelketa nahiz mundu mailako bikotekako esku pilota txapelketa irabazi zuen. Arrakasta hauen ondoren, pilota mundu nafarrentzat hainbat lorpen bereganatu zituen, 1965an bigarren mailako lehenbiziko txapeldun nafarra bilakatu zen, aldiz, EPELen buruz buruko txapelketan parte hartu zuen lehenbiziko pilotari nafarra ere izan zen, txapelketa hau bederatzi aldiz jokatu zuen, bere posturik onena finalerdietara ailegatzea izan zelarik.

2. mailako esku pilota txapelketako finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Txapelduna Txapeldun-ordea Tantoak Pilotalekua
1963 Elgea Bergara I.a 22-14 Astelena
1965 Bergara I.a Andueza III.a 22-17 Beotibar

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]