Marcia Barbosa

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Marcia Barbosa

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMárcia Cristina Bernardes Barbosa
JaiotzaRio de Janeiro1960ko urtarrilaren 14a (64 urte)
Herrialdea Brasil
BizilekuaPorto Alegre
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federala
(1984ko azaroa - 1988ko uztaila) doktoretza : fisika
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakfisikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federala  (1991 -
Jasotako sariak
KidetzaBrazilian Academy of Sciences (en) Itzuli
if.ufrgs.br…

Marcia Cristina Bernardes Barbosa (Rio de Janeiro, 1960)[1] mekanika estatistikoan espezializatutako fisikari brasildarra da, eta 2008tik Hegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federaleko (UFRGS) Fisika Institutua zuzentzen du.[2] 2010ean Ameriketako Estatu Batuetako Fisika Elkartearen (APS) Nicholson Domina eman zioten Barbosari,[3] eta 2013an Emakumezko Zientzialarien L 'Oréal-UNESCO Saria jaso zuen.[4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marcia Rio de Janeiron jaio zen eta bere familiako lehen belaunaldia izan zen unibertsitatera joaten. Hegoaldeko Rio Grandeko Unibertsitate Federalean ikasi zuen, Porto Alegren. Ikasketak amaitu ondoren, PhD bat egin zuen, eta, ondoren, bi urtez doktorego ondoko ikasketak egin zituen Michael Fischerren ikerketa-talde hautatuan, Marylandeko Unibertsitatean (AEB). Brasilera itzuli zenean, bere alma materraren Fisika Institutura sartu zen akademiko gisa lanean, eta zentro hori zuzentzen du 2008 geroztik.[6]

Uraren molekulen mugimendua azaltzen jardun du, baita haien portaera eta beste likido batzuena zertan bereizten diren ere. Gainera, Barbosa ezaguna izan da simulazio didaktikoen bidez teoria konplexuak azalpen errazetan bilakatzen.[6]

Bere ikerketa zientifikoaren lanak lagundu du azaltzen zergatik uraren ezaugarri askok, hala nola molekulen mugimenduak, tenperatura- eta presio-aldaketekiko erreakzioak,[7][8] beste likido batzuekiko disidente egiten duten nabarmen, eta nola biomolekulek, hala nola DNAk, proteinek eta gantzek elkarreragiten duten urarekin giza gorputzaren barruan.[9] Gainera, uraren propietateei buruzko eredu batzuk garatu ditu, molekula biologikoekin eta prozesu geologikoekin uraren elkarrekintzak ulertzen lagundu dutenak.[10]

Generoari buruzko gaiak beti bere kezken parte izan ziren arren, 2000. urtetik aurrera aktiboki inplikatu zen, Fisika Puruaren eta Aplikatuaren Nazioarteko Batasunak deitutako lantalde batean parte hartu ondoren, emakume gehienak diziplina horretara zergatik ez ziren hurbiltzen ulertzeko.[6]

Marcia Brasilgo zientziaren eta emakumeak zientzietan, batez ere, Zientzia zehatzetan sartzearen aldekoa da.[11] Pena ematen dio Brasilgo profesionalak atzerriko unibertsitateetan galdu izana, Brasilen zientziarik egin ezin dutelako.[12]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2009an Ameriketako Estatu Batuetako Fisika Elkartearen (APS) Nicholson Domina, genero gaietan egindako lanagatik.[13]
  • 2013an Emakumezko Zientzialarien L 'Oréal-UNESCO Saria.[14]
  • 2019an, Munduko Zientzien Akademiako kide hautatu zuten.[15]
  • 2020ko martxoan, Forbes aldizkariak Brasilgo eragin handieneko 20 emakumeetako bat bezala aukeratu zuen.[16]
  • 2023an, Marcia Barbosa Politika eta Programa Estrategikoen Idazkari izendatu zuten Gobernu Federalaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Ministerioaren barnean.[17]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2018-10-23). «Marcia Cristina Bernardes Barbosa. Ciencia en los tiempos de Bolsonaro» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  2. Barbosa, Marcia. ««Currículum vitae»» web.archive.org (Universidad Federal de Río Grande del Sur.) (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  3. «Marcia Barbosa» web.archive.org 2013-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  4. (Gaztelaniaz) «10 mujeres que lideran la ciencia en América Latina» BBC News Mundo 2013-09-30 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  5. «L'Oréal-UNESCO 'For Women in Science', ciencia con nombre de mujer | Actualidad | yodona.com» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  6. a b c Txantiloi:Es-CL bacanas. (2020-05-27). «Mujeres Bacanas | Marcia Barbosa (1960)» Mujeres Bacanas (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  7. Ney M. Barraz J; Marcia Barbosa. (2013). «Applying Virial Theorem in Continuous Potential of two scales» web.archive.org (Gandhimohan M Viswanathan.) (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  8. Marcia M. Szortyka; Mauricio Girardi; Carlos E. Fiore; Vera B. Henriques; Marcia C. Barbosa. (2013). «Polymorphism in Lattice Models» web.archive.org (Wiley) (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  9. «Participa Cuba en entrega del Premio L´Oreal - Unesco para las mujeres y la ciencia. | CubaMINREX» web.archive.org 2016-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  10. (Gaztelaniaz) ASENJO, ISAAC. (2013-04-02). «Los camaleones no se camuflan, ¡se exhiben!» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-01-21).
  11. (Portugesez) «Professora da UFRGS é uma das sete cientistas que contribuem com o mundo em lista da ONU Mulheres» G1 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  12. Nerds Estúpidos (ed.). «Entrevista com Marcia Barbosa». Instituto de Física UFRGS..
  13. (Ingelesez) «Prize Recipient» www.aps.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  14. (Portugesez) «Physics Institute Director receives international award — UFRGS | Universidade Federal do Rio Grande do Sul» www.ufrgs.br (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  15. (Portugesez) «Professora Márcia Barbosa é eleita membro da Academia Mundial de Ciências» www.ufrgs.br (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  16. (Portugesez) «Professora da UFRGS é eleita uma das 20 mulheres mais poderosas do Brasil pela Forbes | Donna» GZH 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).
  17. (Portugesez) ««Marcia Barbosa assume secretaria no Ministério da Ciência, Tecnologia e Inovação»» www.ufrgs.br (Noiz kontsultatua: 2024-01-22).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]