Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Klase-borroka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Sistema kapitalistaren piramidea klaseen gatazkaren ikuspen sinplea da.

Klase borroka, sarritan klaseen arteko gerra edo gatazka, gizartean dagoen tentsio edo antagonismoa da, klase ezberdineko pertsonen interes eta desio sozioekonomiko lehiakorrak eragina. Klase borroka aldaketa sozial erradikalaren motorra den iritzia, Karl Marx komunistaren eta Mikhail Bakunin anarkistaren lanetan garrantzi handiko terminoa da.

Klase borrokak forma ezberdinak har ditzake: biolentzia zuzena, baliabideak eta lan-esku merkea lortzeko gerrak adibidez; zeharkako biolentzia, pobreziak, ahuleriak eta gaixotasunek eragindako hildakoak edo lan baldintza ez seguruak adibidez; bortxa, lan bat galduko den mehatxua edo inbertsio garrantzitsu baten erauzketa adibidez; edo ideologikoa, liburuak edo artikuluak bezala. Gainera klase-gatazkaren forma politikoak existitzen dira; gobernuko liderrak legalki edo ilegalki erostea horiek lege desiragarriak onartzeko, hala nola, lan-legeak, zerga kodeak, kontsumitzaileen legeak, kongresu-egintzak edo beste zigor, agindu edo tarifa. Gatazka zuzena izan daiteke, patronal baten itxiera sindikatu bat desegiteko, edo zeharkakoa, ekoizpenaren moteltzea langileen edo horien eskubideen alde protestatzeko.

Klase-borrokari kritika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kritika hauek bi ikuspegitan banatu daitezkeː klase-sozialak azaltzen diren bezela esistitzen direla zalantzan jartzen dutenena eta historian faktore garrantzitsua izan delari uko egiten dieten ikuspegia.