Mari Jose Olaziregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mari Jose Olaziregi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMari Jose Olaziregi
JaiotzaDonostia1963ko apirilaren 6a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, unibertsitateko irakaslea, filologoa eta hizkuntzalaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
KidetzaEuskaltzaindia

Inguma: mari-jose-olaziregi-alustiza Literaturaren Zubitegia: 264

Mari Jose Olaziregi Alustiza (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko apirilaren 6a) Euskal Literaturako irakasle katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta literatur kritikaria. 2007-2009 ikasturteetan Center for Basque Studies-eko (Nevadako Unibertsitatea, Reno, AEB) irakasle izan zen eta 2009-2010 ikasturtean Konstanzeko Unibertsitateko (Alemania) irakasle gonbidatu. Hainbat unibertsitatetako irakasle gonbidatua izan da (University of Chicago, CUNY, Universität Konstanz....). Euskaltzain urgazlea da, Center for Basque Studies-eko Basque Literature Series-eko zuzendari (2004-), eta MHLI (Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan) ikerketa talde kontsolidatuko zuzendari 2013tik. Euskal literaturaren historia eta kritika, literatura konparatua, euskal ikasketa kulturalak edo kritika postkoloniala lantzen ditu. Haren ikerlanak hainbat hizkuntzatara itzuli dira. 2010-2016 artean Euskara Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria izan zen Etxepare Euskal Institutuan. Bere argitalpenen artean, 11 liburu, editatutako 18 liburu, libuetako 92 kapitulu eta aldizkarietan argitaratutako 81 artikulu aipa litezke.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiakera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Basque Literary History (editore) (2012, Center for Basque Studies. University of Nevada, Reno)
  • Writers in Between Languages. Minority Literatures in the Global Scene (editor) (2009, Center for Basque Studies. University of Nevada, Reno)
  • Six Basque Poets (editore) (2007, Arc Publications)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]