Mari kalea (Donostia)
Itxura
Mari kalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Lurraldea |
Euskal Herria Gipuzkoa | ||||
Koordenatuak: | 43°19′21.7″N 1°59′13.4″W / 43.322694°N 1.987056°W |
Mari kalea Donostiako Parte Zaharreko kale txiki bat da. Ijentea kaletik Koruko Andre Mariaren kaleraino doa, kai aldean gelditzen den harresiaren paraleloan doa. Kuriosidade bezala, kaleak bi muino hartzen dituela esan daiteke, gora eta beherako hiru aldapen bitartez.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Udalak, 1917an, kalea Jose maria Zubia Aita Mari arrantzale ospetsuari eskaini zion. Aita Mari 1866ko urtarrilaren 9an hil zen, galernak ustekabean harrapatutako Getariako bi txalupa salbatzen saiatzen ari zela olatuek irentsita. Aurretik, kale horren izena Kaiaurreko zen.
Euskal Bilera elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kale horretan Donostiako festetan protagonismo handia izan duen Euskal Billera elkarte gastronomikoa dago.[1]