Euskal Billera

Koordenatuak: 43°19′23″N 1°59′13″W / 43.322919°N 1.987021°W / 43.322919; -1.987021
Wikipedia, Entziklopedia askea
Euskal Billera
Elkartearen egoitza, Mari kalean.
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′23″N 1°59′13″W / 43.322919°N 1.987021°W / 43.322919; -1.987021
Map
Arkitektura

Euskal Billera Elkartea Donostiako elkarte gastronomiko zaharrenetako bat da; 1901eko ekainaren 29an sortua artisau talde baten eskutik, Parte Zaharrean du egoitza, harresiaren ondoko kalean 1940tik gaurdaino.

Elkartearen helburu garrantzitsuena sukaldaritza eta gastronomia sustatzea eta garatzea dela dirudien arren, beste hainbat ere baditu, hala nola kultur edota jolas-jarduerak bultzatzea, ongintzazko ekitaldietan parte hartzea eta tradiziozko ekintzak antolatzea.


Euskal Billera Elkarteak helduen danborradan parte hartu zun 1905etik 1929ra, eta, tarte luze baten ondoren, 1980. urtean danborra jotzeari ekin zion berriro, urtero gaueko hiruretan ateraz.

Elkarte hau da Haur Danborradaren sortzailea: 1927. urtean hasi eta 1960. arte konpainia bakarra izan zen, eta, 1961tik aurrera, beste ikastetxe batzuk gehitzen hasi ziren. Gaur egun 50 konpainiatik gorako desfilea da. [1] [2]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]