Edukira joan

Maria Angela Telleria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau gerrillariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Telleria».
Maria Angela Telleria
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMaría Ángela Tellería
JaiotzaElgeta, 1799
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaRosal de la Frontera, 1864 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpartisanoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIberiar Penintsulako Gerra

Maria Angela Telleria (Elgeta, 1799Rosal de la Frontera, 1864), euskal gerrillaria izan zen[1].

Elgetan 1799an jaioa, baina Durangon bizi izan zen. 1809an Durango Napoleonen armadaren menpe zegoen. Maria Angelak frantsesek preso zituzten soldaduei ihes egiten lagundu zien.

Horretarako, Durangoko kartzelan sartu zen emakumezkoen jantziak ezkutuan zituela eta haiek erabiliz hiru ofizial presok ihes egitea lortu zuten. Beste batean, Durangoko zenbait etxebizitzetan jantziak eskatu ondoren, Maria Angela gizonez jantzi zen, kartzelan sartu eta beste zenbait preso alde egiteko lagundu zien.

Garai hartako Bilboko gobernadoreak, Avril jeneralak, Maria Angelaren ekintzen berri jakin zuenean, bi urteko kartzela zigorra ezarri zion. Avrilek Maria Angela mehatxatu zuen bere laguntzaileak zeintzuk izan ziren jakin nahian, baina ez zuen ezer lortu.

Durangon preso zegoenean, Ignacio Alonso Cuevillas gerrillariak kartzela erasotu zuen, Maria Angela aske utzi eta Logroñora eraman zuen. Frantsesek Logroño konkistatu zutenean, Maria Angeles harrapatu eta Bilbon entzerratu zuten, hiltzera kondenatuz.

Francisco Longak, gerrillari bizkaitarrak, mehatxu egin zuen bahitutako 15 ofizial frantses fusilaraziko zituela Maria Angela Telleria askatu ezean. Azkenean libre utzi zuten eta Kadizera joan zen, bere istorioa "El Conciso" egunkarian argitaratuz. Kadizeko Gorteak, bere lana onartuz, errenta bat eskaini zioten. 1864an hil zen Kadizeko herri batean[2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]